Proiektuak

Igartza2015

GetGoierrik Goierri eskualdearen industria-gaitasunaren berri eman dio munduari

Enpresa txikiak, enpresa traktoreen laguntzarekin, kanpora irteten hasi dira

Goieki Goierri eskualdeko garapen agentziaren egitasmoak, Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin, orain arte bizkarra emanda lan egiten zuten industria enpresek, orain batera lan egite ahalbidetu du, merkatu berriak eta goraka ari diren sektoreei aurre egiteko. Enpresa txikien laguntzarekin eta euren nazioarteko esperientzia eskaintzen duten enpresa traktoreen lankidetzarekin, negozio eta enplegu aukera berriei ateak irekitzen ari da munduko zona industrializatuenetako bat.

Gehiago irakurri...

irudia web 2

2015eko abenduaren 15ean, Beasaingo Igartza Jauregian, Enplegu Estrategiko Programaren klausura saioa ospatuko da (EGIF Euskadiko 2007-2013 Programa operatibo eremuan).

Programa Europear honen bitartez, Goiekik, Goierriko Garapen Agentzia, ekintza konkretu batzuk jorratu ditu eskualdeko industriaren dibertsifikazioarako eta sektore estrategikoetan perfil berriak sortzeko helburuarekin.

Gehiago irakurri...