Innobideak Programa 2018

Innobideak 2018

Innobideak estrategia eta bere 4 programak

SPRIko Berrikuntza Arloa lanean ari da Eusko Jaurlaritzaren politikak martxan jartzeko, helburutzat harturik berrikuntzaren kultura sustatzea Euskadiko enpresa-sarean.

Eusko Jaurlaritzako Innobideak Estrategiak beren lehiakortasuna hobetzen laguntzen die euskal enpresei, berrikuntza ez-teknologikoa eta pertsonen parte-hartzea babestuz, kudeaketa aurreratua bultzatuz eta antolakundeen barruan bikaintasuna bilatuz.

 

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi eta Azpiegitura Sailak “Innobideak estrategia” diseinatu du, gaur egungo krisialdia gainditzeko eta oinarri sendo batzuk ezartzeko euskal enpresen etorkizuneko garapen lehiakorrerako.

Estrategiaren barruan laguntza eta prestakuntza programa hauek daude: Innobideak-Lehiabide, Innobideak-Kudeabide, Innobideak-Pertsonak eta Innobideak-Prestakuntza. Tresna horien bidez laguntza eman nahi zaie enpresei gaur egungo egoera arrakastaz gainditzeko eta merkatuetako globalizazioari eta lehia handiagoari egokitzeko.

  pdf Innobideak-Lehiabide (120 KB)

  pdf Innobideak-Kudeabide (90 KB)

  pdf (105 KB) pdf Innobideak-Pertsonak (90 KB)

Innobideak-Prestakuntza

Data

02 Maiatza 2018

Kategoria

Industria arloa