Skip to main content

Goierri Valley estrainekoz Hannover Messen

tapia hannover new

Goierri Valley-k Hannover Messe azokan parte hartu du stand-arekin. Mundu mailan industria sektoreko azoka garrantzitsuena da, aurtengoan 5.800 erakusle eta 210.000 profesional jaso dituena. Horrez gain, azken urteetan Industria 4.0 gaietan erreferente bilakatu da. Stand-ean zortzi enpresa izan dira: GetSubsea, GH Cranes, Gune, Hine, Indar, Jaso, Leberri eta Ogei.

Azoka honek elkarteari nazioartekotze mailan bere burua aurkeztea ahalbidetu dio, etorkizuneko lankide potentzialekin kontaktuaz lortuaz. Hala nola, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailburua, Arantxa Tapia; Industria Sailburuordea, Javier Zarraonandia; Teknologia Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordea, Estibaliz Hernaez; eta SPRIko Zuzedariaren, Alex Arriolaren bisitak jaso dituzte.

 

Data

14 Maiatza 2018

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00