Interlehian R

Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresek egiten dituzten produktu berriak saltzeko eta nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea.

 

Entitate onuradunak

Onuradun izan daitezke Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa txiki eta ertainak (ETEak).

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko maiatzaren 8tik ekainaren 8ra arte, biakr barne.
Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

Proiektuak hasteko data: 2018ko urtarrilaren 1a.
Proiektuak burutzeko eta justifikatzeko gehieneko data: 2019ko irailaren 30a.

Proiektuaren baldintzak

Enpresak egiaztatu behar du produktuaren berritasuna eta bere izaera berritzailea, programako bigarren oinarri espezifikoan ezartzen den bezala.
- Produktua ez da azken 4 ekitaldietatik gorako epean garatu.
- Produktu berria katalogo berri batean sartzea (bakarrik enpresa txikiei dagokienez).

Produktuaren berrikuntza egiaztatzeko:
Enpresa ertainek honako baldintza hauetako bat bete beharko dute:
       a) Eusko Jaurlaritzaren edo beste administrazio publiko batzuen diru laguntza onuradun izana.
       b) Patente baten eskatzaile edo titular dela jasota egotea.

Diru laguntza: portzentajea eta gehienekoa

Diru laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitezkeen gastuen % 35 izango da. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan (OTEB), % 45 izango da.
Enpresak 14.4 oinarri orokorrean aurreikusitako kontu auditatua aurkezten badu, justifikatzeko modu gisa, diruz lagunduko da gastuaren % 100, gehienez ere 3.000 euro.
Entitate bakoitzeko 50.000 euroko diru laguntza eman daiteke gehienez ere.

pdf Internaziolizazio programa: Produktu berrien merkaturatzea (101 KB)