Skip to main content

Internazionalizazio programa: Atzerrian ezarpena

Interlehian R

Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresen atzerriko produkzio eta komertzial ezarpenak sustatzea eta bultzatzea.

Entitate onuradunen tamaina

Onuradun izan daitezke Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar txiki eta ertainak (ETEak).

Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar haundien proiektuak bakarrik onartuko dira: ETEek aurkeztutako proiektuek ez badute agortzen laguntza programa honetarako xedatutako aurrekontu osoa.

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko maiatzaren 8tik ekainaren 8ra arte, biak barne.
Proiektuak hasteko data: 2018ko urtarrilaren 1a.
Proiektuak burutzeko eta justifikatzeko gehieneko data: 2019ko irailaren 30a.

Proiektuaren baldintzak

Bete beharreko baldintzak programako bigarren oinarri espezifikoan ezartzen dira.
Gipuzkoako enpresa nagusiaren partaidetza gehiengoa izango da ezarritako kapitalean.

* PRODUKZIO EZARPENen kasuan, hau izango da gutxieneko inbertsioa:
     - 750.000 euro produkzio enpresen proiektuetan, enpresa txiki eta ertainak direnean
     - 350.000 euro zerbitzu enpresen proiektuetan, enpresa txiki eta ertainak direnean
     - 100.000 euro OTEB enpresen proiektuetan, enpresa tixiki eta ertainak direnean
     Enpresa handien kasuan, gutxieneko inbertsioa %30 gehiagokoa izango da.

* MERKATARITZA EZARPENen kasuan, aurreko bi ekitaldietakoren batean atzerriko ezarpenak sustatzeko laguntza jaso izana, Eusko Jaurlaritzaren Global Lehian programaren bidez.

Diru laguntza: Portzentajea eta Gehienekoa

* PRODUKZIO EZARPENen kasuan:
Diru laguntzen gehieneko portzentajea atzerrian eratutako enpresen baliabide iraunkorretara bideratutako ekarpenen % 40a izango da..
Enpresa handien kasuan, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak (OTEB) izan ezik, portzentaje horiek % 15 gutxiago izango dira.
Entitate bakoitzeko gehieneko diru laguntza 100.000 eurokoa izango da.

* MERKATARITZA EZARPENen kasuan:
Diru laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitezkeen gastuen % 40 izango da. Proiektu zehatzari emandako laguntza ez da izango Eusko Jaurlaritzako Global Lehian programaren bidez ezarpen komertzialerako emandako hasierako laguntza baino handiagoa.
Enpresa handien kasuan, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak (OTEB) izan ezik, portzentaje horiek % 15 gutxiago izango dira.
Entitate bakoitzeko gehieneko diru laguntza 40.000 eurokoa izango da.

Enpresak 14.4 oinarri orokorrean aurreikusitako kontu auditatua aurkezten badu, justifikatzeko modu gisa, diruz lagunduko da gastuaren % 100, gehienez ere 3.000 euro.*Produkzio ezarpeneko proiektuetan ezinbestekoa izango da kontu auditatu hori aurkeztea.

pdf Internaziolizazio programa: Atzerrian ezarpena (107 KB)

Data

16 Maiatza 2018

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00