Skip to main content

Pau Béarn Pyrénées-tik bisita

20181121 125232 1

Goiekik pasa den irailean, Garapenen eskutik, Frantziako Pau Béarn Pyrénées mankomunitatera egindako bisitaren ondotik, bertako delegazio baten bisita jaso dugu. Euskadi mailan garatzen ari diren hainbat proiekturen artean, Goiekik enpresen arteko lankidetzaren sustapenaren ondorioz sortutako Goierri Valley Elkartearen aurkezpena burutu zaie.

Bertan Goierri eskualdearen, Goiekiren eta Goierri Valley-ren ezaugarri orokor, erronka eta etorkizuneko elkarlaneko proiektu posibleen berri eman zaie.


Besteak beste, aeronautika eta geozientzien sektoreetan zentratuta dagoen mankomunitatearekin harremanak estutzen jarraituko da Goiekitik, etorkizuneko proiektu posibleak identifikatzeko helburuz.

Data

22 Azaroa 2018

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00