Skip to main content

Parisko Midest azokan izan da Get Goierri Basque Country

Midest 2015

Goierriko ETEen taldea, Get Goierri Basque Country, Parisko Midest azokan izan da. Midest Europako azpikontratazio azoka handienetarikoa da, bertan munduko 39 herrialdetako 1.600 erakusle baino gehiago izan dira eta 68 herrialdetako 34.000 bisitari baino gehiago. 

 

Nazioartekotze bidean Goierriko enpresa azpikontratistentzako azoka interesgarria izan da, baina ez bide horretan bakarrik: lehiakide lokal eta internazionalak zertan ari diren ikusteko aukera izan dute. Goierriko enpresek nazioarteko azoka handietan egoteko gaitasuna badutela izan da ondorio nagusia. 

Data

30 Azaroa 2015

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00