Skip to main content

Enplegu Estrategikoak Programa Europearraren klausura saioa

Igartza2015

GetGoierrik Goierri eskualdearen industria-gaitasunaren berri eman dio munduari

Enpresa txikiak, enpresa traktoreen laguntzarekin, kanpora irteten hasi dira

Goieki Goierri eskualdeko garapen agentziaren egitasmoak, Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin, orain arte bizkarra emanda lan egiten zuten industria enpresek, orain batera lan egite ahalbidetu du, merkatu berriak eta goraka ari diren sektoreei aurre egiteko. Enpresa txikien laguntzarekin eta euren nazioarteko esperientzia eskaintzen duten enpresa traktoreen lankidetzarekin, negozio eta enplegu aukera berriei ateak irekitzen ari da munduko zona industrializatuenetako bat.

 

Goierri, industria multzo garrantzitsuenetako bat

Industria sektorean oinarritzen da batez ere jarduera ekonomikoa. Gaur egun, sektore honetan kokatzen da hain zuzen ere lan-eskuaren %50a eta zerbitzu sektorean.

Munduko hamar herrialde industrializatuenetako batek ere ez du tasa hori gainditzen (Txina, Errusia, Alemania, India, Brasil, Italia, Japonia, Erresuma Batua eta Frantzia).

Industria jardueraren dinamismoak, Goierri eskualdeko langabezia tasa Gipuzkoako eta Estatukoa baino baxuagoa izatean eragin du.

Industria sektoreari dagokionean, sektore metal-mekaniko batez hitz egiten ari garela zehaztu beharko genuke, non lan-eskuaren %78a 10 enpresatan biltzen den. Enpresen gehiengoa enpresa txiki eta ertainak dira, mikroenpresa bezala izenda ditzakegunak. Orokorrean, beraz, lan-esku eta jardueraren kontzentrazio kasu gogor baten aurrean aurkitzen garela esan genezake.

230 azpikontratatutako enpresa

Enpresa traktoreen hornitzaileak
Trenen % 80 Goierrin ekoizten da.
Autobusen % 80 Goierrin ekoizten da.
Garabien % 90 Goierrin ekoizten da

“Enplegu Estrategikoak” proiektua

“Enplegu Estrategikoak” Goiekin 2012an abiarazi zuen proiektu bat da. Horretarako, 297.000 euroko aurrekontua lortu zen eta zenbateko horren
% 50 Europako Gizarte Funtsak finantzatu du.

Proiektua krisiaren erdi-erdian zehaztu da.

Proiektuaren helburua industriaren arloan enplegua sortzea eta mantentzea da, ehuna dibertsifikatuz eta enpresen arteko lehiakortasuna hobetuz.

Enplegu Estrategikoak proiektua Euskadiko 7 industria eskualdetan garatu da, eta eskualde horiek besteentzat erreferenteak izan dira. Proiektu honen esperientzia eta emaitzek esku-hartze eredu berri bat eraikitzea ahalbidetuko dute, ondoren Euskadiko gainontzeko eskualdeetara zabaltzeko.

Proiektua hiru jarduera garrantzitsuren baitan garatu da.

1. Enpresentzat beharrezkoak diren teknologiak eta lehiak identifikatzea.

2. Zaintza lehiakorreko sistema berri bat eratzea. Sistema horrek aldaketetara egokitzeko prozedura azkartuko luke, enpresetan erabakiak hartzeko garrantzitsua den informazioa identifikatuz.

3. Proiektu pilotua, eta honako gauza hauek izan ditu oinarri gisa:
• Hezkuntza jarduerak egitea. Parte hartzen duten enpresen gaitasun eta trebetasunak oinarri hartuta eta dibertsifikatzeko aukera ematen duten sektoreak kontuan hartuta.

• Enpresa berriak sortzeko laguntza, enpresen arteko lankidetzatik sortuta. Identifikatutako aukerak eta gaitasunak aztertu ondoren, enpresen arteko lankidetza bultzatu da, planteatutako eskaerei irtenbide bat emateko.

PROGRAMAREN EMAITZAK

220 enpresen eskaintzen katalogoa

Goiekik koordinatu duen eginkizunetako enpresa traktoreen eta azpikontratatuen gaitasun teknologikoen katalogoa izan da. Bertan, 250 industria enpresa ingururen jarduera jasotzen da.

GetGoierri Basque Country & Get Subsea

Get Goierri Basque Country Goierri eskualdeko estrategia-aliantza bat da. Ekonomia-, enpresa- eta ezagutza-agente desberdinen konfiantzatik, ezagutzatik eta harremanetatik sortutakoa.

GetGoierriren eginkizuna eskualdearen egitura eta gaitasun teknologikoak aurkeztea da, mundo osoko sektore eta merkatuetan. Modu horretara, erronka eta proiektu berriak bilatu nahi dira, hemengo enpresa guztien artean lantzeko helburuarekin.

Gaur egungo munduko erronka, offshore munduan energia sortzea da. Itsas munduaren zailtasunak aktore gutxi bertaratzea egiten du eta, hori dela eta, enpresentzat etorkizuneko aukera bat da.

Get Subet aukera horretatik sortu da, gaitasun tekniko eta ezagutzazkoak batuz erronka berria batera aurre egiteko. Goierriko hiru PYMEk (Irizar Forge, Talleres Juan Lasa eta Arri) Lortek teknologia zentroarekin batera, itsas hondora doazen metalezko piza handien garapena hobetzeko zerbitzu osoa eskaintzen dute.

Beste lorpen batzuk

Horrez gain, eskualdeko enpresen lankidetzarekin honako gauza hauek lortu dira:
Parke eolikoak muntatzeko eta mantentzeko enpresa bat sortzea. Enpresa hori da Emeph Steel, Aramakoa.
GetGoierriren bitartez, Txileko merkatuaren azterketa bat egitea, aukera berriak identifikatzeko.

Data

16 Abendua 2015

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00