Skip to main content

Goierri eta Ginea Conakryren arteko lotura burutuko duen delegazio batek bisitatu du Goierri

AMPO

Ginea Conakry azalera nahiko txikian 14 milioi biztanle biltzen dituen herrialdea da, duela 6 urte eman zion amaiera diktadura militar bati eta ebola izan dela medio arazo asko izan dituzte 2015. urte amaierara arte. Bertan ez da inongo azpiegiturarik, herrialdeak denetik behar du, baina diru faltan daude, beraz enpresa talde handiak behar dituzte, nolabait herrialdean inbertsioak egin eta 5-10 urtetan burututako proiektuaren esplotazioarekin batera, etekinak aterako dituena. Munduko bauxita erreserba handienak dituzte eta ustiatzeko dagoen burdin erreserba handiena minei dagokienez; ibai kopuru handia eta beste hainbat aukera. Proiekzio handia duen herrialdea da, zentzu askotan behar baitu garapena, beraz oportunitatez betetakoa.

Goierriko hiru enpresako delegazio batek Conakry-ra misio bat burutu zuen pasa den urtarrilean eta honen ondotik iritsi da hau. Astelehena eta asteazkenaren artean hamabi enpresarekin izan dute hartu emana, hauetatik eskualdekoak bederatzi dira. Harreman hauen helburua Afrika mendebaldean Goierriko enpresen gaitasunak ezagutzera eman eta etorkizuneko negozio aukerak zabaltzea da. Goiekitik pertsona hauek eta Goierriko gainerako enpresen arteko harremanak lotzen jarraituko dugu. 

Data

08 Apirila 2016

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00