Skip to main content

CAF-ek nazioarteko kontratu berri bat eskuratu du

08imagen 1

Gipuzkoar konpainiak 26 tranbia arin fabrikatuko ditu Estatu Batuetako Maryland estaturentzat.


Euskal tren talde, CAFek 200 milioi dolar baino gehiagoko balioa duen kontratua lortu du, Estatu Batuetako Maryland estatuan ibiliko diren 26 tranbia arin fabrikatzeko.
Akordioak gainera, ordezko piezen, erreminta berezien eta entsegu ekipoen horniketa aintzat hartzen du Beasaingo konpainiak Amerikako Estatu batuetan duen filialaren bitartez beteko dira lanok.
Kontratuak, halaber %20ko partaidetza aurreikusten du 30 urtez sistemaren operazioa eta mantentzea kudeatuko duen elkartean.
Proiektua, Montgomery konderriko Bethsedatik, Prince George konderriko New Carrolton-eraino luzatuko den eta Purple Line deituriko metro arinaren linearen diseinua, eraikuntza, finantzazioa, ustiakuntza eta mantentzea aintzat hartzen dituen ekimen publiko-pribatuan oinarritzen da.
CAF-ek filiala du Elmira udalerrian, New York estatuan, eta azken urteetan, proiektu kopuru nabarmena garatu du herrialdean.
Kontratu berri honekin, euskal enpresak Amerikako Estatu Batuetan garatutako proiektuen zenbatekoa 1.800 milioi dolarrekoa da.

Iturria: SPRI.EUS

Data

11 Uztaila 2016

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00