Img21

Pasa den martxoaren 2an, Industria Foroak, Industria 4.0-ari buruz dituen tailerrei jarraipena eman zion. Bertan, entzuleek ikuspegi artifizialaren teknologiara gerturatu ahal izan ziren, hainbat adituren eskutik.

Kasu honetan, Vicomtech IK4-eko Iñigo Barandiaran, Edeki-ko Oscar Sevillano eta IDS-k Industrial-eko Iñaki Roman izan genituen ponente bezala. Vicomtech IK4, IK4 aglomerazioko parte den eta ikuspegi artifiziala asko lantzen duen zentro teknologikoa da; Edeki, aldiz, ikuspegi artifizialeko soluzioak eskaintzen dituen enpresa bat da.


Jardunaldia bi etapa ezberdinetan banatu zen, alde batetik Iñigo Barandiaranek teknologiaren inguruko kontestualizazio oso praktikoa eta gertukoa eskaini zigun . Gaur egun, gehien erabiltzen diren sistema, hardware, teknika ... ezberdinak aurkeztuz. Bestalde, Oscar Sevillanok ikuspegi praktikoa gerturatu zigun, berak bere enpresak nola eta non aplikatzen duen erakutsiz. Oskarrek, aplikazio eta soluzio ezberdinak aurkeztu zituen. Horrek, entzuleei, haien enpresetan ikuspegi artifiziala zein departamentuetan inplementatu ahal izango luketen pentsarazi zien.


Orokorrean jardunaldia oso interesgarria suertatu zen. ikuspegi artifiziala gure industriari balio erantsi haundi bat eman lekioke, emaitza onak eman dituen erraminta bat da eta izugarrizko etengabeko aurrerapenak jasaten ari den tresna da.

 

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados