Interlehian R

Xedea

EAEko enpresen lehiakortasuna hobetzea, haien lehiakortasuna hobetuz nazioartekotzearen bitartez, bakarka nahiz lankidetzan.
Global Lehian programaren laguntzak itzuli beharrik gabekoa dira eta enpresen nazioartekotzearen heldutasunaren arabera sailkatuko dira, lau etapa bereizten ditugularik:
Hastea: Nazioartekotze-plana egitea; ekintza goiztiarrak: bidaiak eta/edo bisitak azoketara, eta agendak egitea. Lankidetza-modalitatean jarduten den enpresen kasuan, aurrez aipatutako kontzeptu horiez gain, diruz lagunduko dira bideragarritasunaren azterketa eta eraketa-gastuak ere.
Sendotzea: Merkatu-prospekziorako eta/edo bezero edota hornitzaile potentzialak diren enpresekin harremanak izateko bidaiak, eta bisitak azoketara.; atzerriko bezero eta/edo hornitzaile potentzialak diren enpresei egindako gonbidapenak; kanpoko azoketan parte hartzea; sustapen-materiala; publizitatea; ezarpen-proiektu potentzialen bideragarritasunaren azterketa; esportazio-partzuergoetan funtzionamendu-gastuek ere laguntza jaso ahal izango dute.
Kanpo ezarpenak: Eraketa-gastuak; egitura-gastuak; jatorrizko enpresaren eta ezarpenekoaren arteko bidaia-gastuak; ezarpenarekin lotutako sustapen-gastuak.
Talentua sustatzea eta baliatzea, eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzea: Erakundeek nazioartekotze-jardueraz arduratuko diren langile espezialistak hartzea diruz lagunduko da; esportazio-partzuergoetan, kudeatzailearen soldataren kostu gordina.
Hasteko, sendotzeko eta kanpo-ezarpenetako etapak, Agindu honetan xedatu den moduan, hurrenez hurrengoak dira oro har; beraz, enpresek edo erakundeek etapa jakin bateko laguntzak eskuratzeko eskubidea izateko, ezinbesteko baldintza izango da aurreko etapa gainditu izana. Talentua sustatzeko eta baliatzeko eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzeko etapa, aldiz, beste hiru etapetako edozeinekin batera garatzeko aukera dago, aldi berean.

pdf Global Lehian 2018 Programa (131 KB)