cultura emprendimiento

 

Goierri Eskola eta Goiekiren arteko lankidetza urteetatik dator, besteak beste, Kultura ekintzailea sustatzeko asmoz. Urteetan eskolako ikasleek aukera izan dute eskualdeko garapen agentzia ezagutzeko eta bere laguntzaz negozio ideia baten inguruko bideragarritasun plana lantzeko.

 Lankidetza eta esperientzia honetan oinarriturik pausu bat gehiago ematea erabaki zen orain dela 3 urte. Aldaketa honen helburu nagusia ikasleak enpresa mundura hurbiltzea izan zen, bertan proiektu erreal bat lantzeko aukera ematen zaielarik.

HELBURUAK

Proiektu honen helburu nagusia ikasleak enpresak planteatutako behar edo eta erronka baten aurrean bideragarritasun plana lantzea da. Prozesu honetan proiektu erreal bati buruz lana egiteaz gain zeharkako gaitasunak ere lantzen dituzte ikasleek.

PROIEKTUAREN ARDATZAK/FASEAK

 proiektuaren ardatzak

  

 

Proiektua ondoko ataletan banatzen da:

  • Ideiaren identifikazioa
  • Sektorearen azterketa eta merkatu azterketa
  • Azterketa ekonomiko finantzarioa
  • Proiektuaren aurkezpena
  • Enpresa ekimen berrien lehiaketan parte hartzea Kultura ekintzailea atalean

PARTE-HARTZAILEAK

goierri eskola

Goierriko Eskola

 

ik4 lortekLortek

 

  

logo newGoieki

 

LORTUTAKO EMAITZAK

Ekimen hau abian jarri zenetik 17 proiektu landu dituzte Goierri Eskolako ikasleek:

-         -  2013an 6 proiektu

-         -  2014an 6 proiektu

-          - 2015ean 5 proiektu

INFORMAZIO GEHIAGO

Proiektu honen inguruan informazioa gehiago nahi baduzu edo eta zure enpresak proiektu bat landu nahi badu jarri gurekin harremanetan.

Xabier Perez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Maialen Sanchez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.