Igartza 800X600

  

MICE (Meetings, Incentives, Conferencing and Exhibitions) turismoa edo negozio eta bileren turismoa gero eta indar handiago hartzen ari den turismo mota da eta Goierri bezalako eskualde batean, non industria sektoreak berebiziko indarra duen eta tamaina handiko enpresa ugari biltzen diren, landu beharreko arlo bezala identifikatu da.

 

HELBURUAK

Eskualdeko MICE eskaintza, hau da, bilera, pizgarri, konferentzia eta erakusketen inguruan ditugun baliabideak ez ditugu ezagutzen, alde batetik Donostia gertu edukita zaila delako bertan dagoena ikustea eta bestalde, bertako zerbitzuetako arduradunek ez dutelako inolako difusio lanik egiten.

Eskualdeko MICE zerbitzuak enpresei ezagutzera eman eta hauen erabilpena zabaltzeko asmoz, foileto edo gida moduko bat egin da pdf formatuan non era honetako zerbitzu eta baliabideen eskaintza azaltzen den.

PROIEKTUAREN ARDATZAK/FASEAK

Goitur-eko kide diren alojamendu eta eskualdeko batzar aretoak aztertu dira, Basquetour-ek bultzatu duen MICE programaren barruan sartzeko izan behar dituzten irizpideak aztertuz.

Honen ondorioz, 4 eta 3 izarretako hotelak, batzar aretoak, bilerak egiteko gelak eta ekipamendu bereziak dituzten Goitur-eko kideak aukeratu ditugu.

Hurrengo pausoa, gida hau eskualdeko enpresen artean zabaldu, Goierriko MICE baliabideak ezagutzera eman eta beraien erabilera bultzatzea izango da.

PARTE-HARTZAILEAK

logo newGoieki

 

logoGoiturON

 

Goitur

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Gida deskargatu (PDF 5.6 Mb)

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados