Diagnostikoa eta ekintza plana

EsKualdeko diagnostikoa

diagnostico comarcal

2005. urtean, eskualdeko bigarren plan estrategikoa osatu zen. Lehenengo plan estregikoarekikoarekiko, bigarren plan horrek, garapen iraunkorraren irizpideak barneratu zituen eta horretarako agenda 21aren eredua oinarritzat hartu zen. Horrela, 2005. urtez geroztik, Goiekik eskualde mailan arlo ekonomikoa, gizarte gaiak eta ingurumen gaiak jorratu ditu.

2013. urtean, plan estrategikoa agortua zegoela ikusirik, ingurumen atala berrikustea erabaki zen. Berrikuspen prozesuaren irismena Goiekik eskumen esanguratsua eduki dezakeen eta ebaluatu daitezkeen arloetara mugatu zen: Lurraldea eta plangintza, natura eta bioaniztasuna, mugikortasuna eta garraioa, klima aldaketa, atmosfera, energia, jarduera ekonomikoen eta ingurumenaren kudeaketa, akustika, lurzorua, ingurumen arriskua, administrazioaren ingurumen kudeaketa, sentsibilizazioa, kontsumo iraunkorra, komunikazioa eta partaidetza.

Ekintza plan berriaren oinarriak zehazteko, lehendabizi, eskualde mailako diagnostiko bat egin zen. Tokiko kudeaketan eta eskualdeko bizitzan eragina duten lurralde, baliabide natural, partaidetza eta koordinazioari buruzko arlo tematikoen identifikazio, bilketa eta analisiak, Goierriko eskualdeak aurrez aurre dituen erronkak hautematea ahalbidetu zuen eta, halaber, datozen urteei begirako lehentasunezko esku-hartze helburuak, iraunkortasun klabean ezartzea posible egin zuen.

Diagnostikoa deskargatu

ekintza plana

plan accion

Hurrengo urteei begirako lehentasunezko esku-hartze eremuak identifikatu ondoren, ekintza planaren formulazioa egin zen. Ekintza Plana, agenda 21en oinarrizko elementua, Goierri eskualdeak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa da. Bertan jasotako ekintzak gauzatuz eskualdeko lurralde eta ingurumen arloko erronkei erantzutea da bere helburua.

Planaren iraunaldia 8 urtekoa da, hau da Goierri 2020. Honela, epe labur, ertain eta luzera begira ekintzen garapen eta exekuzioko epealdi errealetara egokitzen den plangintzarako tresna da.

Ekintza plana deskargatu

 

 

Kontakturako telefonoa: 943 16 00 40