Skip to main content

Zibersegurtasun Industriala 2022 laguntza programa

Zibersegurtasun Industriala 2022 laguntza programa

Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro eskaintzen ditu laguntzatan aurten zibersegurtasun arloko neurriak aplikatzen dituzten enpresa industrialentzat. Bosgarren edizio honetan zibersegurtasun industrialeko programak –zeinaren helburua baita zibermehatxuen aurkako babesa sustatzea eta zibersegurtasuna aprobetxatzea lehiakortasun abantaila bezala- 18.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango ditu proiektu bakoitzeko.


Hona hemen diruz lagundu daitezkeen jarduerak: sistemen konbergentzia eta integrazioa IT/OT inguruneetarako, lantegietako ekipo industrialetarako urruneko sarbideen sekurizazioa, auditoretzak, kanpoko erasoen simulazioak, plantillaren kontzientziazioa, enpresa bakoitzaren egungo egoeraren diagnostikoa eta jardunbide egokiak barneratzeko edo ziurtagiriak eskuratzeko proiektuak.

Zibersegurtasun industrialeko 2022ko laguntzek proiektuaren hardware eta software gastuen % 80 estaliko dute gehienez; eta aholkularitza edo/eta ingeniaritza gastuak proiektuaren % 20 izan behar dira gutxienez. Dirulaguntzak % 5 handiagoak izango dira euskararen erabilerako Bikain kalitate ziurtagiria zein Berdintasun plan bat duten edo euskarazko softwarea darabilten proiektuentzat.

Laguntza eskaerak SPRI Taldearen web orritik tramitatuko dira; eskaerak aurkezteko epea zabalik dago jada eta azaroaren 25ean itxiko da.

Ekimen aitzindaria

Zibersegurtasun Industrialeko laguntzen programa duela lau urte sortu zen 600.000 euroko aurrekontuarekin eta ekimen aitzindaria zelarik Estatuan, baina ikusirik euskal enpresa industrialen eskaera handia eta enpresek Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren inguruan sortutako proiektu honekiko duten konfiantza, erabaki da programa handitzea urtez urte eta, azkenean, aurten 3,5 milioi euro bideratu dira laguntzetara.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasun industrialarekin hartutako konpromisoa eta 2017ko urrian sortutako BCSC-Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa dira (SPRI Taldean integratua eta Arabako Teknologi Parkean kokatua) ekimen honen kokapen-esparrua. Bere helburu garrantzitsuenak dira enpresa sektorea sendotzea eta bere jarduera dinamizatzea zibersegurtasunaren arloan, Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea eta segurtasun informatikoaren kultura sustatzea euskal gizartean. Zentzu horretan, laguntza programa hauxe izan zen martxan jarri zen lehen neurrietako bat.

Informazio gehiago

Data

28 Otsaila 2022

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia