Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuna
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna ezarpena sustatzeko programako dirulaguntzen esleipena arautzea.
Proiektuaren baldintzak
Diruz lagundu ahal izango dira lan hauek egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzearen ondoriozko gastuak:
a) Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, enpresaren antolamendu egoera zibersegurtasunari dagokionez.
b) Zibersegurtasun plan bat idaztea, gomendio zehatzak eta aurreikusitako kostuak jasoko dituena.
c) zibersertasun plan bat hedatzen eta gauzatzen laguntzea. Atal honetan diruz laguntzeko modukotzat hartuko dira: sareas segmentatzeko proiektuak, ahuleziak detektatzeko eta kudeatzeko proiektuak, industria-sare bateko aktiboen intentarioa egiteko proiektuak, zibersegurtasunaren arloan langileak sentsibilizatzeko eta prestatzeko proiektuak, aplikatu beharreko segurtasun araudi edo estandarrera egokitzeko proiektuak.
Ez dira diruz lagunduko hardwarearen eta softwarearen kostuak, ez eta instalazioarekin lotutako zereginak ere.
Dirulaguntzen xede diren jarduerak
Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira: entitate eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu xehatu eta zehatzean jasota egon eta zalantzarik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak, bereziki azpikontratazioak.
Barne gastuak ez dira kontuan hartuko.
Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa
Enpresa bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 15.000 euro izango da.
Kontuan hartu beharreko datak eta epeak
- Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 6tik 2022ko irailaren 15era arte.
- Proiektuak ezin izango dira hasi 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2023ko irailaren 12a baino lehen.
- Entitate bakoitzak, gehienez, bi proiektu aurkeztuko ditu.