Skip to main content

Dibertsifikaziorantz proiektuko sentsibilizazio saioak bukatu ditugu

Dibertsifikaziorantz proiektuko sentsibilizazio saioak bukatu ditugu

Dibertsifikaziorantz proiektuaren sentsibilizazio fasea Eskualdeak programaren Barnekitzailetza proiektuaren barruan gauzatu da. Azken helburua enpresetan barne-ekintzailetza sustatzea izanik, sentsibilizazio fasearen helburuak barne-ekintzaren inguruko hausnarketa egin eta enpresei tresnak ematea izan dira.

Lau saioz osatutako sentsibilizazio tailerretan, honako gaiak jorratu dira:

Lehen saioan estrategia izan da hizpide eta berrikuntza estrategiak antolaketa ekintzailetzarekin duen zerikusia jorratu da, horretarako beharrezko gaitasun eta baliabideak zehaztuz. Besteak beste, helburuen definizioa, beharrezko konpetentziak, praktika onak eta KPIen definizioaren garrantzia adierazi da.

Bigarren saioa enpresako kultura eta pertsonen garrantziaren ingurukoa izan da, ekintzailetza korporatiboa eta berrikuntza estrategiaren arteko lotura eginez; hala nola, enpresetako egungo kultura eta optimoaren arteko alderaketa egin da. Kultura berritzailearen inguruan, sor daitezkeen ekimenak, enpresan berrikuntza sustatzeko profil egokiaren identifikazioa, lan taldeen egituraketa eta izan daitezkeen trabak mahai gaineratu dira.

Hirugarren saioan ideien sorrera landu da, horiek identifikatu eta lehenesteko prozesu eta tresnak ezagutzera emateko. Horretarako, saio teoriko praktikoetan bi enpresa izan ditugu aztergai. HRE Automotion eta O-bi Oinetakoak-en eskutik, bakoitzaren dibertsifikazio eta berrikuntza prozesuak ezagutzeko aukera izan dugu.

Azken saioan, ingurunearekin lankidetza eta ekosistema jorratu dira. Enpresetan metodologia eta berrikuntza irekiaren ereduaren garrantzia lantzeaz gain, kolaboratzaile klabeak eta ekosistemaren garrantziaz hitz egin da. Horretarako, Saiolanen eskutik ekintzailetza eta barne-ekintzailetza lantzeko dauden programa desberdinak jorratu dira.

Lau saio hauetan sei enpresak hartu dute parte eta norberak dibertsifikazio edo berrikuntza ideia bat lantzea izan da azken helburua.

Aurrerantzean, nork bere lanketa egingo du eta eskualdeko ekintzailetza ekosistemaren lanketa egingo da, mapatze bat eginez.

Data

12 Maiatza 2023

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00