Skip to main content

Sakondu 2023 Deialdia

Sakondu 2023 Deialdia

% 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETE eta Startupentzako itzuli beharrik gabeko dirulaguntza posizio ahulagoa duten merkatuetan enpresaren lehia-maila eta posizionamendua hobetzeko.


1.425.000 €-ko burtsa duen Sakondu programak, nazioartekotze-maila handia duten euskal enpresei bideratzen da, presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzeko (2021ean esportatutako guztiaren % 25etik beherako fakturazioa). Bere helburu nagusia da enpresen lehiakortasuna hobetzea, ikuspegi inklusiboago eta jasangarriago batetik sakonduz euren nazioarteko jardueran eta jasangarritasuna integratuz euren negozio-ereduan nahiz nazioartekotze-estrategian.

Sakondu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak ematen ditu balio erantsiko zerbitzuen erabilpena sustatzeko.

Enpresa bakoitzak eskaera bakarra egin dezake, gehienez bi herrialdeetarako, eta laguntzak onartutako gastuaren % 50eraino iritsi daitezke, eta gehienez 45.000 €-koak izango dira enpresa bakoitzeko. Eskaerak egiteko epea araudiak definitutako egunean bukatuko da edo bestela funtsak agortzen direnean.
Sakondu programak lagunduko dizu:

  • Nazioartekotze-estrategia prestatzeko kanpoko aholkularitza kontratatzen.
  • Helmuga-herrialdean kudeaketa-gastuak eta tasak ordaintzen patenteak eta markak erregistratzeko.
  • Helmuga-herrialdean beharrezkoak diren homologazio-gastuak eta atzerriko bezero handiek eskatzen dituzten ziurtagiriak ordaintzeko.
  • Nazioarteko azoketan parte hartzen erakusle gisa.
  • Bisitari bezala parte hartzen nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan.
  • Prospekzio-bidaiak egiten merkatuak aztertzeko edota bezero izan daitezkeen enpresekin kontaktatzeko.
  • Alderantzizko misioak egiten eta bezero izan daitezkeen enpresak gonbidatzen.
  • Katalogoak edo kartelak egiten, webguneak garatzen eta nazioarteko merkatura egokitzen.
  • Publizitate-espazioak kontratatzen hedabide sektorialetan edo digitaletan, produktu/zerbitzua merkaturatzeko.
  • Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak eta aldi baterako erakusketak egiten helmuga-herrialdeko merkataritza-guneetako corner-etan.
  • Harreman publikoetako edo komunikazioko agentziak kontratatzen nazioarteko merkatura zabaltzeko.
  • Kanpo-merkatuetarako sarbidea modu birtualean hobetzeko sustapen-formatu berriak garatzea.
  • Ontzien eta etiketen diseinua eta sustapen-laginen bidalketa ordaintzea.
  • Kanpo-aholkularitza kontratatzen enpresak helmuga-herrialdean duen inpaktuari buruzko jasangarritasun-txostenak egiteko.
  • Atzerriko ezarpen produktibo eta komertzialekin lotutako gastuak ordaintzen (bideragarritasun-azterlanak, negozio-planak, auditoretzak eta alokairu- eta hornidura-gastuak barne).Atzerriko lanetan parte hartuko duten langileen hautaketa-prozesuarekin lotutako gastuak ordaintzen.
  • Merkatuetan sartzeko beharrezkoak diren sustapen-ekintzak edo ikerketak eta azterlanak egiten.

Informazio gehiago

Eskaera egiteko amaiera data: 2023/09/29

Data

27 Uztaila 2023

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00