EnpleGU, bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako enplegu-aukerak sortzeko Garapenen programa

Proiektuak laguntza eskainiko die gizartean eta lanean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei, esparru publikoan nahiz lan-merkatuan txertatzen laguntzeko.
Enplegurik eza eta pobrezia-arriskua zuzenean lotuta daude, eta, beraz, pertsonen enplegagarritasuna eta enplegurako sarbidea hobetzeko neurriak hartu behar dira, bazterketa soziolaboraleko arriskua minimizatzeko. Alde horretatik, Goiekik , EnpleGU programa aurkeztu du.
Programa horren helburua da bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak esparru publikoan eta lan-merkatuan txertatzea.
Bi ibilbide:
• HURBILKETA, oinarrizko gaitasunetan gabeziak dituzten eta lan-merkatutik oso urrun dauden pertsonei zuzendua. Hauek ahalduntzeko talde-tailerretan eta prestakuntza-modulu batean parte hartu ahal izango dute, prestakuntza kualifikatzaile baterako lehen urrats gisa
• PRESTATU, aldez aurretik Hurbilketako prestakuntzak egin dituztenei edo lan-merkatuan sartzeko gaitasuna dutenei zuzendua. Ibilbide honek ekintzailetza baloratzeko aukera eskainiko du. Enpresa-kudeaketan eta ekintzailearentzako beste prestakuntza osagarri batzuk eskainiz. Ibilbide osoan, parte-hartzaileak banakako orientazioko ordu batzuk izango ditu, negozio-plana egiteko, baita talde-orientazio orduak.
Lankidetza proiektua
EnpleGU, GARAPENek eta 6 garapen-agentziak elkarlanean egindako proiektua da. Hauek izango dira parte hartuko duten agentziak: Bidasoako Garapen Agentzia (Bidasoa Bizirik); Cuadrilla de Añana; Leioako Udala – Behargintza; Goierriko Ekimena (GOIEKI); Urola Kostako Udal Elkartea eta Bermeoko Udala - Behargintza. 6 erakunde horiek ahalbidetuko dute EnpleGU Euskal Autonomia Erkidegoko 93 udalerritan ezarri ahal izatea.