Skip to main content

Gasaren TUR tarifaren prezio berriak: 2025 urria-abendua

Gasaren TUR tarifaren prezio berriak: 2025 urria-abendua

Merkatuan gas naturalarentzat tarifa ezberdinak aurki daitezke. Gaur egun, tarifarik merkeena merkatu arautuko Azken Baliabideko Tarifa (ABT edo gaztelaniaz TUR) da, Gobernuak ezartzen duena eta hiruhilez behin Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eguneratzen dena.

Urteko azken hiruhileko honetarako prezioek igoera bat jasan dute, eta horrela mantenduko dira abendua amaitu arte:

TUR: urria, azaroa, abendua

Termino finkoa, €/hilabete Termino aldakorra (kontsumoa), €/kWh
 TUR.1 3,93 0,0450
TUR.2 8,11 0,0429
TUR.3 18,82 0,0395

Gainontzeko prezioak ikusteko, egin klik hemen.

AZKEN HIRUHILEETAKO KONPARAKETA

TUR:

Termino finkoa, €/hilabete

Termino aldakorra (kontsumoa), €/kWh
Urria, azaroa, abendua    
TUR.1 3,93 0,0450
TUR.2 8,11 0,0429
TUR.3 18,82 0,0395
Uztaila, abuztua, iraila    
TUR.1 3,26 0,0412
TUR.2 5,66 0,0402
TUR.3 13,37 0,0363
Apirila, maiatza, ekaina    
TUR.1 3,26 0,0438
TUR.2 5,66 0,0427
TUR.3 13,37 0,0389

Gomendioa: gas naturala baduzu, konparatu zure tarifa TUR tarifarekin. Alde garrantzitsuak egon daitezke.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, zatoz Goierriko Energia Bulegora.

Tel.: 843 739 988

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  

Data

09 Urria 2025

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia