Enpresa digital bilakatu nahi al duzu?
Autonomo edo ETE euskaldun bat baldin bazara, aprobetxa itzazu teknologiak modurik errazenean Inplantalari baten laguntzaz. "Inplantalari" doako aholkulari teknologiko bat da, zure enpresan bertan baliabide teknologikoak ezartzen eta erabiltzen lagunduko zaituena. Inplantalariak izeneko programan parte hartu nahi baduzu, eska iezaiozu SPRIri.

Captura

Honako gauzetan laguntzeko prest daude:

  • bezero gehiagorengana heltzea, bilatzen zaituzten tokian egonez.
  • zure produktuak, zerbitzuak eta ekoizpen-prozesuak modu birtualean erakutsi eta sustatzea.
  • faktura elektronikoak bidaltzea fakturazio elektronikoari buruzko legea betez.
  • erabakiak hartzeko orduan eraginkorragoa izatea zure webguneko eta sare sozialetako bisita-datuak ustiatuz.
  • bezeroekiko eta kolaboratzaileekiko harremanak arintzea hodeia erabiliz.
  • zure enpresaren datuak seguru mantentzea zibersegurtasuneko jardunbide onak mantenduz.
  • errealitate areagotuaren bidez zerbitzu berezi bat ematea, eskariak lortzeko.
  • gailu mugikorrak erabiliz zure enpresa edozein tokitik kudeatzea.

Dagoeneko, 4.500 euskal enpresek eskuratu dituzte programa honek eskaintzen dituen onurak: marka-irudia hobetzea (% 60), bezeroak erakartzea (% 47%), webgunea sustatuz eta kokapen-kanal berrien bidez bezero gehiago lortzea (% 35), kudeaketa optimizatzea (% 43) eta bezeroen gogobetetasuna areagotuz salmentak hobetzea (% 25).

Aprobetxa itzazu neurrira egindako doako zerbitzu honek eskaintzen dizkizun abantailak. Inplantalari zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Ekonomia Garapena Sustatzeko Sailak bultzatu du SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren bidez. Zuzenean izena eman dezakezu hemen: www.spri.eus.

Back to top