resized EMET

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan sartzen badira:

● Turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetza.

● Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako eta fakturatutako jarduerak lagungarriak izango dira ondorengo linearen baten badaude:

a) Turismo-negozioko berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman badute 2018ko urtarrilaren 1aren ondoren eta 2020ko abenduaren 31aren aurretik.)

b) Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, II. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera eta honako xede hauek bilatzen dituztenak:

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez;

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen kalitatea hobetzea eta optimizatzea (2017. urtea baino lehenagotik hobekuntzaren xedeko negozioan edo establezimenduan turismo-jardueran dihardutela egiaztzen duten enpresak);

● Eskaintza turismo jasangarrira, arduratsura eta eskuragarrira bideratzea.

  pdf Laburpen fitxa (542 KB)

Back to top