Skip to main content

Enpresen I+G diruz laguntzeko HAZITEK Programa

idi image

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailak, enpresen I+G diruz laguntzeko HAZITEK Programa deitu du. Programa honen helburua ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak burutzeko laguntza ez-itzulgarriak enpresen eskura jartzean datza. Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatuko dira.

Dirulaguntza hauen onuradunak honakoak dira:

  • Enpresa handiak edo ETEak.
  • Enpresa taldeak eta elkarteak, haien forma legala edonolakoa dela ere.
  • Oinarri zientifiko edo teknologikoko enpresa berrien abiarazte-proiektuen kasuan, onuradunak izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteak ere.

Eskulangintza plana 2023

Azken aste honetan Eskulangintza sektorea sustatzeko programa, lehiakortasuna hobetzeko, eta merkaturatzea eta gizartean duen balioa indartzeko diru laguntza argitaratu da.

ETE Laguntzak 2021

resized image Spri 2

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa abiarazi ditu ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen jasangarria ahalbidetzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainetan.

ETE Laguntzak 2022

resized Spri 2022

Datorren otsailaren 23, 24 eta 25ean SPRI, enpresen garapenerako euskal agentzia, 3 jardunaldi telematiko burutuko ditu , 2022ko 74 laguntzak 590 milioirekin aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk 2016an enpresei eskainiko dizkieten laguntzen zerrenda

auditorio parque redimensionado

 

Pasa den martxoaren 8an, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Parkean aurkeztu zituzten 2016an enpresen eskura jarriko dituzten dirulaguntzen zerrenda. Berri honetan jasotzen dira momentu honetan irikita dauden dirulaguntzen zerrenda eta oraindik publikatu gabe dauden dirulaguntzen zerrenda. Hauek hurrengo hilabeteetan argitaratuko dira. Dirulaguntzen xedearean arabera "Teknologia eta Berrikuntza", "Berrikuntza EZ Teknologikoa", "Ekintzailetasuna" eta "Finantziazioa"-ren arabera sailkatu daitezke.

Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2014 deialdia. Lehen aukera programa publikatu da

Xedea

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek praktiketan kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

 

Gizarte-ekonomian ekiteko laguntzak: Eratzea 2015

dirulaguntzak

Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea, dauden enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzea barne. Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresatzat joko dira lan elkartuko kooperatibak, nekazaritza-kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak eta lan-baltzuak; orobat, halakotzat joko dira beren unibertsitate-prestakuntzaren zati gisara eta dagokion unibertsitatearen zaintzapean unibertsitate-ikasleez osatutako kooperatiba-sozietateak.

Gizarte-ekonomian ekiteko laguntzak: Eratzea 2015

 

Industria 4.0 arloan "diagnostiko teknologikoak" egiteko dirulaguntzak

idi image

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ekonomia Suspertzen laguntzeko programaren baitan "Gipuzkoa Industria 4.0: diagnostiko teknologikoak" dirulaguntza argitaratu berri du. Dirulaguntza honek enpresen lehiakortasuna hobetzeko estrategia propio bat definitzeko laguntza teknikoak dakartzan gastuak hartuko ditu kontuan, betiere, Fabrikazio Aurreratua eta Industria 4.0 estrategiarekin bat egiten badute.

Informazio gehiago

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00