Skip to main content

INAKAT

 

1- Zer eskaintzen du zure enpresak?
Nire enpresak kalitateko jostun lanak eskaintzen ditu, izan ere arreta pertsonalizatua, prezio ekonomikoa eta segurtasuna eskainiz. Guzti hori ticketean islatua dago.
2- Zerk bereizten zaitu gainerakotik?
Beste lantegi batzuekin daukadan desberdintasuna dendan sartu bezain laster nabaritzen da. Lantegia eskatzen didaten beharren arabera lan egiteko josteko makina desberdinez prestatua daukat, denda barruan intimitatea eduki dezakete daukadan aldagelan aldatuz, itxaron espazio bat daukat kafemakina batekin,baita komuna ere. Garbiketa garrantzitsua da eta dendako usaina ere, izan ere gureak sartzera gonbidatzen zaitu.
Bezeroak prezio-zerrenda ikusi dezake eta giro ona dago, segurtasuna eta lasaitasuna ematen dituena. Dena oso txukun antolatua dago eta oso garbi.
3- Zergatik erabaki duzu enpresa bat sortzea? / Zer bultzatu duen horretara?
Enpresa hau herrian nabarmendutako beharrean pentsatuz sortu dut. Lokal komertzial bat hartzea iruditzen zitzaidan formula egokiena zela jarduera hau aurrera eramateko. Publiko guztiari irekita, eta etxe pribatu batera joatea baina erosoagoa dela iruditzen zait. Horregatik Atelierra sortu dut ordutegi finko batekin guztientzat zabalik egongo dena publiko eta definituta dauden ordutegiaren barruan.
Jostun lanak egitean sentitzen dudan pasioak bultzatu nau negozioa zabaltzea. Oso zoriontsu sentitzen naiz, lasai nago eta lan honek bizi-kalitate hobea eskaintzen dit.
Denda garbi dago eta lana garbia da, negozioa martxan jarri aurretik nuen lana ez zen batere garbia eta ordu asko sartzen nituen egoera gogorretan.
Gustatzen zaidan lana egitea eta jendea dendara gustura datorrela ikusteak ematen didan pozak aurrera egitea bultzatzen dit.
4- Zein dira aurkitu dituzun oztopoak?
Negozioaren hasieran izan ditudan oztopo nagusiak finantzaketa falta eta bidean aurkitu ditudan hainbat pertsonen konfiantza eza izan dira. Proiektua bideragarria ez zela ikusten zuten pertsonak zeuden eta nire negozio ideia errentagarria ez zela ikus arazi nahi zidaten.
Proiektuko bigarren etapan, behin enpresa eratuta, informazio okerra eta gestoriarekin edukitako komunikazio gaizki ulertuak izan dira nire oztopo handienak. Baina nire izaera borrokalariari esker, hesi guztiak gainditzea lortu dut.
5- Ze laguntza izan dituzu enpresa bat sortzeko orduan? / Zer da gehiago balioetsi duzuna? / Zeren falta somatu duzu?
Jatorritik izan ditudan bi laguntza bakarrak nire lagunengatik jasotako animoak eta Goiekin eskaini didaten informazio guztia izan dira. Eman behar zen pauso bakoitzaren gainean informatu didate.
Mailegua eskatzea erabaki nuen entitate finantzieroko zuzendariak nire proiektua aurrera ateratzeko egin duen borroka guztia ere asko balortzen dut. Babes hori daukazula ikusteak ilusioasko egiten du.
6- Zer aholku emango zenioke hasiko den norbaiti?
Pertsona ekintzaile gisa zure bezeroei zerbitzu ona eskaintzeko gai zarela seguru bazaude eta aurrera egiteko indarra daukazula uste baduzu, negozio baten hasiera oso gogorra delako, borrokatu egin beharra dago. 
Negozioaren hasieran autonomoei gertatzen zaiguna hasieran dena ordainketak egin eta dirua gastatzea delaren sentsazioa edukitzea da, baina gustuko duzun zerbait egiteko, borrokatu egin behar duzu. Zuk sortutako lanpostura zoaz eta gauzak ondo egiten badituzu, jendeak esfortzu hori eskertzen du eta horrek zoriona eta lasaitasuna ekartzen dizkizu, niri bizitzan gehien gustatzen zaidana jostea baita.
Negozio bat hasteak zure alboan zein dagoen ikusaraziko dizu, eta horrek batzuetan etsipenak ekarriko dizkizu, baina Goiekikoak eta benetako lagunak bezalako jende apartak bide guztian alboan edukitzea eta baloratzea ekarriko dizkizu. Negozio baten hasiera gogorra da, baina ederra ere, asko ikasten duzulako eta pertsonak nolakoak garen konturatzen zarelako.
Benetan gustuko duzun gauza bat egiten baduzu, bizitzan lortuko duzu, batez ere maitasunez eta dedikazioz egiten badira, gauza txar guztiak desagertzen joango dira.

Oraindik ez al duzu Kit Digitala eskatu?!

Urriaren 20tik aurrera zabalik dago autonomoei eta mikroenpresei digitalizatzen laguntzeko kit digitalaren hirugarren deialdia. Kit Digitala estatuko gobernuaren ekimena da, eta merkatuan dauden soluzio digitalen ezarpena diruz laguntzea du helburu, heldutasun digitalaren mailan aurrerapen nabarmena lortzeko. Horretarako, zenbateko desberdineko bonuak ematen dira, eta horiekin helburua lortzeko zerbitzuak eta irtenbideak eskuratu ahal izango dituzte.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00