Dirulaguntzen bilatzailea

Internazionalizazioa: Produktu berriak merkaturatzea
2020(e)ko, Martxoaren 3(e)tik, Asteartea - 8:00
2020(e)ko, Apirilaren 15(e)ra, Asteazkena - 12:00

Interlehian R

Programa honen helburua Gipuzkoako enpresek egiten dituzten produktu berriak saltzeko eta nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea da.
Dirulaguntza Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa txiki eta ertainei (ETEak)zuzendua dago.

Proiektuaren baldintzak
Produktu berria eta berritzailea nazioartean merkaturatzea (gehienez 2 herrialde).

  • Produktua ez da azken 4 ekitaldietatik gorako epean garatu.
  • Produktu berria katalogo berri batean sartzea (bakarrik enpresa txikiei dagokienez).

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

  • Kanpoan kontratatutako lanak eta zerbitzuak:Internazionalizaio arloko aholkularitza, kontsultoretza eta prestakuntza gastuak.
  • Marketineko eta merkaturatzeko ekintza garrantzitsuak: zabalkundea, marketina edo sustapena egitea, edo garrantzizko azoka, biltzar edo ekitaldietan aurkeztea barne dutenak, edo antzeko beste ekintza batzuk.
  • Patente eskaerak, aurreko azterketa eta aholkularitza barne.
  • Marka erregistratzea, eta izen komertzialak.

Laguntza eskatzeko azken eguna: 2020/04/01 OHARRA: Tramite administratiboak etenda daude, COVID-19 birusa dela eta, alarma egoerak jarraitzen duen bitartean, martxoaren 14tik, apirilaren 9ra. Beraz, epemuga ez da ziurra.

Informazio gehiako

 

Itzuli