Diru-laguntzen bilatzailea

Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko programa
2020(e)ko, Uztailaren 10(e)tik, Ostirala - 8:00
2020(e)ko, Irailaren 10(e)ra, Osteguna - 12:00

Talentua

Pertsonen gaitasunak eta ahalmenak sustatzeko enpresa, gizarte eta lurralde balio partekatuak sortzeko laguntza.
Gure ekonomiak era askotako desafioei aurre egin behar die, gaur egun; hainbat erronkari erantzun behar die, etorkizunean bere pultsuari eutsi nahi badio. Ereduak aldatzen ari dira, ekoizpenean, antolakuntzan eta merkaturatzean: nazioarteko merkatuak, fabrikazio aurreratua, kudeaketa adimentsua, pertsonen partaidetza, produktu berriak... Gipuzkoak eraldaketa horri bermeekin aurre egin nahi badio, eta ekonomia gisa eta gizarte gisa dugun lehiakortasunari eutsi nahi badiogu, beharrezkoa da lurralde gisa lan egin dezagun, talentu berria erakartzeko eta atxikitzeko.

Dagoeneko, adostasuna dago ezen talentua eta ez kapitala izango dela giltzarria, XXI. mendean, elkartuko dituena berrikuntza, lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa. Kontua, ordea, ez da bakarrik, lehen bezala, talentua sortzea edo kanpotik erakartzea, baita ere da hainbat dinamika sortzea, aukera emango dutenak talentua lurraldean atxikitzeko.

 

Itzuli