Enpresa Gunea

Goiekin enpresa gune ezberdinak eskaintzen ditugu enpresa ekimen berriei behin behineko kokapena emateko. Guztiek helburu bera dute, hau da, enpresa sortu eta kontsolidatu arteko epe horretan, ahalik eta laguntza gehien izatea, horretarako hainbat zerbitzu eta ekintza eskaintzen dira. Gune bakoitzak ekimen mota ezberdinak jasotzen ditu:

 

NEW BUSINESS FACTORY GUNEA

Goierriko Berrikuntza Gunean kokatzen den enpresa gunea da. Bertan, balio erantsiko edo eta teknologikoak diren enpresak kokatzeko aukera dute. Enpresa gunea 4 laborategi, 10 bulego eta espazio amankomunez osatua dago.

 

MAIUTZ GUNEA
Ordiziako industria gunean kokatzen den enpresa gunea da. Bertan, energia eta telekomunikazio gaiekin lotutako enpresak kokatzen dira. Guztira 7 bulego eta espazio amankomunak daude.

 

ANEZKA GUNEA
Beasaingo Udalaren jabetza den enpresa gunea Beasaingo kale nagusian kokatzen da eta kudeaketa Goiekik darama. Kasu honetan, enpresa gunea 4 bulegoz eta bilera gela batez osatua dago eta bertan kokatzen diren enpresak zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak dira, non herritarrengandik hurbil egoteko aukera eskaintzen dute.

 

Kontakturako telefonoa: 943 16 18 31