Goieki-n honako zerbitzuak eskaintzen ditugu enpresa sortzeko garaian ematen den laguntzaz gain:
- Informazioa eta orientazioa: Enpresa ekimen berriak sortzeko beharrezko informazioa eskaintzen dugu.
- Aholkularitza: Negozio ideiaren bideragarritasuna aztertzeko bidragarritasun plana tresnan oinarritzen gara.
- Prestakuntza: Ideia garatzeko eta enpresa kudeaketari buruzko prestakuntza (ikastaroak, programak, tailerrak...)
- Finantzazioa: Entitate finantzario ezberdinekin hainbat hitzarmen ditugu merkatuko baldintzak baino hobeagoak dituztenak.
- Enpresa gunea: Eskualdean balio erantsia eskaintzen dituzten enpresentzat aldi baterako kokapena eskaintzen dugu Goiekik dituen 3 enpresa guneetan
- Indargune zerbitzua: Goiekik martxan dauden enpresen eskuetara jarri berri duen zerbitzua da. Helburua, alde batetik, dagoeneko abian dauden enpresei kontsolidazio fasean laguntzea da, eta beste alde batetik, enpresek beren negozioari buruzko hainbat alderdiri buruzko galderak eta kezkak argitzeko zerbitzua da, esate baterako, enpresaren errentagarritasuna, pertsonak, enpresaren ondorengotza, etab.