Skip to main content

Ekintzaileei bultzatzeko 2018ko laguntzen deialdia onestekoa (Proiektua ezartzeko laguntzak)

 

dirulaguntzak

Xedea

Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2017an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK)

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

•  560.000 euro 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei laguntzak emateko erabiliko dira. Gainera 224.000 euro emakumeei laguntzak emateko erabiliko dira.

•  440.000 euro 30 urteko edo gehiagoko pertsonei laguntzak emateko erabiliko dira.   Gainera 176.000 euro emakumeei laguntzak emateko erabiliko dira.

  • Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euroko laguntza jasoko du. Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
  • Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten kideen kasuan, diru-laguntza ez da inola ere 10.000 eurotik gorakoa izango kide guztientzat.
  • Muga hori aplikatu behar baldin bada, formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer diru-laguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 10.000 €-ei, harik eta aurreko atalean xedatutakoaren arabera legokiokeen diru-laguntzaren zenbatekora iritsi arte.

Adierazitako inbertsioak diruz lagundu ahal izateko, horiek 5.000 euro edo gehiagokoak izan behar dute, eta onuradunak eginak behar dute, EJZn alta eman baino hiru hilabete lehenago hasi eta EJZn alta eman ondoko hiru hilabete igaro baino lehenagoko tarte horretan. Edonola ere, diruz lagundu ahal izango dira, bakar-bakarrik, 2018ko urtarrilaren 1ean hasi eta diru-laguntza eskatu den egunera arteko exekuzio-epean gauzatutako inbertsioak.

Diruz lagundutako inbertsioek enpresa-jarduerari lotuta jarraitu beharko dute gutxienez bi urtez, eskuratu zirenetik aurrera (fakturaren data).

Zeharkako zergak ezin izango dira diruz lagundu, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu ahal badira, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, erabakitzeko dauden eskabideei ezezkoa emango zaie, eta hori guztia jakinaraziko da Lanbideren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Diruz lagundu ahal izango dira aktibo finko hauetan egiten diren inbertsioak, baldin eta jarduerarekin lotura zuzena badute:

a)Eraikuntzak (lokalak eskuratzea izan ezik).

b)Makinak

c)Instalazioak

d)Erremintak

e)Altzariak

f)Informazioa prozesatzeko ekipoak

g)Enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garraio-elementuak. Hauek bakarrik egongo dira:

  • Salgaiak garraiatzeko erabilitako ibilgailu mistoak.
  • Kontraprestazio bidez bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak.
  • Kontraprestazio bidez gidariei edo pilotuei irakasteko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak.
  • Probak, saiakuntzak, erakustaldiak egiterakoan edo salmentak sustatzerakoan ekoizleek erabiltzen dituztenak.
  • Merkataritza-agenteen lanbideari lotutako joan-etorrietan erabilitakoak.
  • Zaintza-zerbitzuetan erabilitakoak.

h)Frankizia-kontratuak.

i)Aplikazio informatikoak.

j)Merkataritza-funtsa.

k)Eskualdatze-eskubideak.

Ordainketa-modua:

Aldi bakarrean ordainduko da diru-laguntza, hura eman ondoren

Data

15 Urria 2018

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00