Skip to main content

XXII. Enpresa Ekimen Berrien Sariketak baditu irabazleak

IMG 1535

Urtero legez, iritsi da beste behin Goieki-k antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien Sariketa. Goierri bailaran ekintzailetza eta enpresa ekimen berrien sorrera bultzatzeko sortu zen sariketa hau, duela 22 urte eta urte guzti hauetan zehar hainbat enpresa eta ekintzaile saritu ondoren, aurtengoan ere eskualdeko enplegua eta aberastasuna sustatzen dihardugu.

 

Aurtengo lehiaketa, gainera berrikuntzekin etorri da, kategoria berri bat sortu delako eta beste ekintzaile mota bati lehiaketan parte hartzeko aukera zabaldu zaiolako.

Hona hemen XXII. Ekitaldi honetan kontutan hartu diren 3 kategoriak:

  • Enpresa Ekimen Berriko Proiektu onena. Sustatzailearen irudia bultzatu eta bailaran lana eta aberastasuna sortzea, proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bitartez.
  • Enpresan Buruturiko Proiektu berritzaile onena. Eskualdeko enpresa txiki eta ertainetako produktu, prozesu, merkatu, antolakuntzan, etab. berrikuntza sustatu.
  • Ekintzailetzaren bitartez gizarte inklusio proiektu onena. Lan munduan txertatzeko zailtasunak eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonen ahaleginak balioztatu eta ekintzailetzaren bitartez lan munduan txertatzeko bultzakada eman.

Ezin ditugu aipatu gabe utzi urtez-urte ekitaldi hau aurrera eramaten laguntzen diguten enpresa eta erakundeak, hona hemen Enpresa Ekimen Berrien XXII.Sariketako laguntzaileak:  ALUMINOX, ARRI, CEG INNOVA, DOILAN-TEGIA, EDERFIL, EZARRI, GARABI, GOILASER, GUERRA HNOS., MODUBE, PRODEMA, TALLERES JASO, IRIZAR, AMPO, ORKLI, GOILAN, HINE, NIPPON GASES, ARCELORMITTAL OLABERRIA, GOIERRI BEHEKO INDUSTRIALDEA, TACTICCO, GOIERRIKO HITZA eta GOIERRI IRRATI TELEBISTA.

XXII.aldiz ospatu den ekitaldi honetan, guztira 8 proiektu aurkeztu dira, 5 lehenengo kategorian, batez ere bigarrenean eta 3 hirugarrenean, eta saridunak beraz, honako hauek izan dira:

  • ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTU ONENA:
  • Saria: 6.000€ eta Goiekiko enpresa gunean 6 urtez kokatzeko aukera. DATAOLA-rentzat izan da
  • ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILE ONENA:
  • Saria: Desierto
  • EKINTZAILETZAREN BITARTEZ GIZARTE INKLUSIO PROIEKTU ONENA:
  • Saria: 2.000­­­­€ INAKAT enpresarentzat izan da.

Enpresa Ekimen Berriko proiektu onenaren lehenengo saria DATAOLA proiektuarentzat izan da. Enpresa berri honen sustatzailea JON ARAMENDIA da. DATAOLA enpresaren helburua sustatzaileak urteetan lortu duen esperientzia profesionalean oinarrituz elektronika eta komunikazio arloko neurri ertaineko enpresa bat sortzea izan da, ezagutza honen bidez bezeroen produktu edo prozesuak hobetu asmoz.

Enpresan buruturiko proiektu berritzaile onenaren saria aurtengo honetan parte hartzailerik gabe geratu da. Goierri eskualdeko enpresa industrialei zuzenduta dagoen kategoria honetan ez du inorrek parte hartu, honenbestez, sariturik ere ez dago.

Ekintzailetzaren bitartez gizarte inklusio proiektu onenaren saria berriz, sortu berri den INAKAT enpresarentzat izan da, jantziak konpontzeko, moldatzeko eta pertsonalizatzeko tailerra sortu duen jatorri errumaniarreko CRISTINA PALITArentzat

Azkenik, XXII. Ekitaldi honetan duela 6 urtetik martxan jarraitzen zen kategoriarekin jarraitzen da, orduan esperientzi pilotua zena gaur egun urtero aurrera eramaten den ekintza bat bihurtu da. Goierri Eskolako Administrazio eta Finantzatako Goi Mailako Zikloan kultura ekintzailea sustatzeko asmoz, 2018-2019 ikasturte honetan ikasleak eta enpresak harremanetan jarri ditugu beste behin, enpresak planteatu duten behar zehatz baten inguruan bideragarritasun plan bat lantzeko asmoz. Guztira 5 proiektu landu dira eta proiektu honetan kolaboratzaile gisa Goierri Eskola, Lortek eta Goieki izan dira. Beraz, azken kategori honek ekintzailetza proiektu garapen onena sarituko du, kasu honetan saria EROSKI CITYren proiektua landu duen taldearentzat izan da. Talde honek bere proiektuan zehar egin behar izan duena Aia-ko herriko jendearen kontsumo ohiturak eta tendentziak aztertu eta bertako kontsumoa nola sustatu pentsatzea izan da.

Amaitzeko, urtero bezala Enpresa Ekiemen Berrien XXII. Sariketako Sari banaketa ospatu da. Ekitaldi hau Beasaingo Igartza Jauregian ospatu da eta GH Cranes&Components enpresako kideak etorri zaizkigu euren enpresaren esperientziak kontatzera.

Data

05 Uztaila 2019

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00