Skip to main content

Kultura Ekintzailea lantzen

IMG 3687 1Kultura Ekintzailea sustatzeko helburuarekin, Goieki azken urteetan eskualdeko hainbat ikastetxeetan sentsibilizatzeko jardunaldiak egiten ari da. Proiektu ezberdinen bitartez parte hartzen ari diren ikastetxeak Oianguren Institutoa, Jakintza Ikastola, La Salle eta Goierri Eskola dira.

Pasa den astean, Oianguren ikastetxean izan ginen, Haur Hezkuntza Goi Mailako zikloan parte hartuz, eta bertan, Goieki zer den eta honen funtzioak azaltzeaz gain, enpresa bat martxan jartzeko ibilbidea zein den eta kontuan hartu beharreko urratsak zeintzuk diren azaldu genituen.
Jakintza Ikastola eta La Salle ikastetxeen kasuan parte hartzea euren proiektuetan lankidetza egiten parte hartu da. Ikastetxe hauetan, urtean zehar, ikasleak aukeratutako gaietan proiektu bat abian jarri behar dute. Prozesu horretan, Goieki beste bide lagun bat bezala eta eskualdeko eragile bezala parte hartzen du.
Azkenik, Goierri Eskolako Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako zikloko ikasleekin burutzen dugun lan dinamika egongo litzateke. 2019-2020 ikasturte honetan ikasleak eta enpresak harremanetan jarri ditugu, enpresak planteatu duten behar zehatz baten inguruan bideragarritasun plan bat lantzeko asmoz. Guztira 6 proiektu lantzen jarraitzen dute eta proiektu honetan kolaboratzaile gisa Goierri Eskola, Lortek eta Goieki izan dira.

Data

28 Urtarrila 2020

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00