Skip to main content

Gure ekintzaileak: Optimiza mikromarketin

Optimiza bulegoan 1

1-Zer eskaintzen du zure enpresak?

OPTIMIZATZEA: Errendimendu handiena edo zerbaitetan onura lortzea.

Beraz, enpresako barne Marketin (prezioarekin, produktu), hornitzaile-Kudeaketa, Merkataritza-Kudeaketa, eta Marketinareekin arloetan Optimizatzearen prozesua. DAFO metodoaren bidez Informazioa lortuz, bera analizatuz eta errendimendu edo onura handiena lortzeko Marketin-erreminta egokiak eskaintzea.
2- Zergatik erabaki duzu enpresa bat sortzea? / Zerk bultzatu zaitu horretara?
OPTIMIZA Proiektuaren ideia 20 urteetan zehar lortutako esperientzia eta harremanetatik sortua da.
Denbora guzti horretan zehar, enpresa asko izan dira marketin, kudeaketa komertzialean eta hornitzaileen arloetan aholkularitzaren beharraz hitz egin dutenak. Horietan gehiengoa tamaina txiki edo ertainak izan dira. Izan ere, ez daukate jakintza, denbora edo beharrezko baliabideak gai horiek kudeatzeko.
Hutsune horien jakitun izanda eta negozio aukera bat aurreikusiz, OPTIMIZA proiektua martxan jartzea erabakitzen da. Gainera burututako merkatu analisien ondorioz, aurreikusitako beharra proiektua martxan jartzeko bideragarri dela ziurtatzen dute.
3- Zein dira aurkitu dituzun oztopoak?
Zorionez martxa jartze fasean ez naiz proiektuaren bideragarritasuna zalantzan jartzea egin duten oztopoekin aurkitu. Eta oztoporen bat egon bada, ez dut oztopo bezala ulertu nahi izan.
Administrazio publikoaren egin beharreko tramiteak, edo beste entitate pribaturen batekin egitekoak ongi eta zuzen joan dira. Baliteke "papeleoa" egiteko unean, martxa jartzea pittin bat atzeratu duten gairen batekin topo egin izana, baina ez gaitz handirik.
Merkatuan sartzeko barrerei dagokionez, ez daude gehiegi, ez legalki ezta lehiakideei dagokienez. Zerbitzu berritzailea dela uste dut, komertziora oso bideratuta eta espezializatua, beraz oraindik esplotatu gabeko merkatu bat dela.
Momentu honetan, behin martxan topatzen ari naizen oztopoa zuzentzen naizen komertzio eta enpresen perfilak, Marketina soilik publizitate bezala ulertzen jarraitzea da. Komertzial-salmenta kultura falta izatea izan daiteke nire oztopo nagusiena.
Nahiz eta hori prozesu osoan zehar kontuan eduki, nire helburutako bat bezeroaren lekuan jartzea da eta zergatik erosten duen ulertzea da. Marketina beraien bezerora esfortzu OPTIMO bat eginez iritsaraziko dien herramienta bat dela ulertaraziz.
4- Ze laguntza izan dituzu enpresa sortzeko orduan? / Zer da gehien balioetsi duzuna?/ Zeren falta sumatu duzu?
Laguntza nagusiena nire familiatik jaso dut. Beraiek bultzatu didate nire ideia paperetik errealitatera bilakatzen. Batez ere nire arreba Liernik, beste ekintzaile bat guztiz eredu izan dena niretzat. Inspiratu didana eta pilak jarri dizkidana. Lierni (Nare Estetika) bere buruagan sinistu zuen eta bere negozio ideian, bizi izan dugun krisialdi gorrenetako batean jarri zuen martxan, eta 10 urte beranduago bertan jarraitzen du ilusioz lanean.
Baita ere GOIEKIri beraien babesa, laguntza eta baliabide materialak eskertu.
Gaur egun ez dut ezer ez faltan botatzen. OPTIMIZA martxan jartzeko nituen beharrak positiboki asetuak izan dira. Babes pertsonal eta profesionala, laguntza ekonomikoak eta materialak...

5- Ze aholku emango zenioke hasiko den norbaiti?
Garrantzitsuena bakoitzaren ahalmenean sinestea da, norberan eta bere ideian. Hasierako beldur sentsazioagatik ez trabatzea. Geldiarazten gaituzten hesi emozionalak dira eta txiki sentitzea eragiten digute. ZUREGAN SINESTEN BADUZU, BAITA ZURE PROIEKTUAN, PAZIENTZIA ETA JARRAIKORTASUNAREKIN gaindi daiteke.
Eta beste gai garrantzitsu bat, proiektuaren bideragarritasun plana ezagutzeko egin beharreko hausnarketa edo analisia burutzea da. Jauzi zaitez igerilekura, baina ura dagoela eta igeri egiten jakinda. Igeri egiten ez badakizu, eskatu laguntza edo flotagailua hartu. Jarraikortasun eta praktikarekin hobetzen joango zara.

Data

16 Martxoa 2020

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00