Skip to main content

Whatsapp zerbitzu berria

pexels anton 4132538 2

Komunikazioaren alorrean urrats berri bat eman nahi izan dugu; hori dela eta, WhatsApp zerbitzua abiarazi dugu. Honen bidez Goiekiko Ekintzailetza arloarekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera izango da. Horretarako 943 16 18 31 telefono zenbakira idatzi ahal izanez.

Azken hilabeteetan gertutasunak eta komunikazioak izugarrizko garrantzi hartu dute. Gauzak horrela, edozein zalantzarik izanez gero telefono zenbakira idatzi ahal izango da eguneko edozein momentutan. Ahalik eta azkarren erantzungo ditu jasotako galderak, kezkak, zalantzak edota ekarpenak. Bertatik ere zita orduak ixteko aukera emango da.

Garrantzitsua da gertu egotea, zuzeneko komunikazioa izatea, eta ahalik eta modurik egokienean eta azkarrenean hauen zalantzak argitzea; horixe da zerbitzu honen helburu nagusia.

Negozio ideiaren batekin dabilena edo gurekin harremanetan jarri nahi duena zerbitzu berria erabiltzera animatu nahi ditugu. Zuen zalantzek azterketa sakonagoa behar duten kasuetan, horiek aztertu eta ahalik eta azkarren erantzungo dizuegu, ezinbestekoa iruditzen baitzaigu zuzeneko komunikazioa izatea.

Data

05 Martxoa 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00