Skip to main content

Autonomo berria al zara?

pexels photo 6248975 1

 

Goiekitik beti aholkatzen dugu arreta berezia jartzea autonomoen alta prestatzeko garaian. Izan ere, gaur erabaki edo kudeaketa txarra egiteak, arazo handia izan daiteke biharko egunean. Horretarako, autonomo berrien artean gertatzen diren 4 akats ohikoenak aipatuko ditugu.


1- Gizarte Segurantzan behar ez bezala alta ematea.
Oso garrantzitsua da autonomoetan alta emanda egotea zure jarduera ekonomikoarekin hasi aurretik, bestela 3.000 €-rainoko isuna jaso baitaiteke. 60 egun lehenago has daiteke, baina gomendagarriena hasi baino pare bat egun lehenago altan ematea da.

2- Ogasunean alta ez ematea.
Beste ohiko akatsetako bat Ogasunean alta ez ematea da. Urrats hori nahitaezkoa da Zerga Agentziari jarduera berri bat egiten hasiko dela jakinarazteko, eta oso garrantzitsua legez fakturatzen hasi ahal izateko.

3- Eskura dauden laguntzak ez aprobetxatzea.
Laguntza eta programa ezberdinak daude proiektu berrietara zuzenduak. Jarduera, kokalekua eta lan egoeraren ondorioz aldatzen direnak.
Hasteko gehien eskatzen den hobaria “tarifa laua” izaten da. Horren oinarria, autonomo berrientzako lehen urteetako hileko kuota kostua murriztea da. Lehenengo urtean, hautatutako kuotaren % 80 bonifikatzen da; hurrengo 6 hilabeteetan, % 50; eta azken 6 hilabeteetan, % 30.

4- Ondasunak ez kentzea
Erosketak eta inbertsioak alta eman aurretik egiteak, gastu guzti horien BEZa aurrezteko eskubidea galtzea ekar dezake, hau da, jasandako BEZa ez berreskuratzea.

Autonomotan altan ematea pentsatzen bazabiltza, edota edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan, 943 16 18 31 zenbakira deituz edo zenbaki berdinarekin WhatsApp business-era idatziz.

Data

23 Apirila 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00