Skip to main content

Ziurtagiri Digitalaren garrantzia

Ziurtagiri Digitalaren garrantzia

Seguru behin baino gehiagotan entzun duzula ziurtagiri digitalari buruz hitz egiten eta zer den, behar duzun edota edukitzera behartuta zauden galdetu zarela.

Internetek eta teknologia berriek goitik behera aldatu dute kudeaketa burokratikoen egoera, eta horietako asko gaur egun modu digitalean egin daitezke.
Beraz, BAI, enpresen kasuan nahitaezkoa da ziurtagiri elektronikoa izatea administrazioarekin edozein komunikazio eta izapide egiteko.Pertsona fisikoek, ordea, Administrazioarekin bide elektronikoz komunikatu nahi duten ala ez aukera dezakete.
Autonomotan altan eman eta negozio baten kudeatzaile bilakatzen zaren unetik, beti edukiko dugu administrazio publikoekin izapideak egiteko beharra, hala nola zerga-aitorpenak aurkezteko, prestazio desberdinak eskatzeko, edo erretiroa hartzeko unea iritsi bada, dagokizun pentsioa eskatzeko. Izapide horietako asko ziurtagiri digitalei esker egin ditzakezu; ziurtagiri horiek gure nortasuna bermatzen baitute.

Ziurtagiri mota desberdinak daude, hauen artean ohikoenak hurrengo biak:

1.- BakQ klabea
BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko baliabide bat da, eta identifikatzaile batez eta autentifikatzeko bi faktorez osatuta dago:

- Erabiltzailea (erabiltzailearen NAN/AIZ)
- Pasahitza (8 karaktere)
- Koordenatuen jokoa, 16 posiziokoa (2021eko otsailaren 2a baino lehen eskatu bazenuen) edo SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.

Ordenagailuetan, telefono mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke, edozein sistema eragilerekin, eta ezer instalatu beharrik gabe. Gainera, BakQ bat eskatzeak Bak ere erabiltzeko aukera ematen du; beraz, une horretatik aurrera, horietako edozein erabili ahal izango duzu, kasuaren arabera.
BakQ bidez, online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan. Tramite elektronikoak ere egin ahal izango dituzu.
Herriko KzGuneetan lor dezakezu doanik.

2.- Ziurtagiri profesionalak: IZENPE
Enpresa pribatuei zein publikoei eta funtzionarioei zuzentzen zaie.
Tresna berri horren soluzio teknologikoek eguneko kudeaketa telematikoan eraginkortasun handiagoa lortzen lagunduko dute.
Horrez gain, txartelaren titularrek txartel horrekin izapide digitalak egin ditzakete hainbat administrazio publikorekin, eta lanbideko barne-izapideetan ere erabil ditzakete.
Ziurtagiri horiek guztiak ziurtagiri onartuak dira, ziurtagiri digitalen artean seguruenak, eta horien sinadura elektronikoa legez onartuta dago, eskuzko sinaduraren parean. Ziurtagiri horiek 4 urteko balioa dute, eta IZENPEk arreta-zerbitzua eskaintzen die erabiltzaileei, ziurtagiriekin sortzen diren gorabeherei erantzuteko eta ziurtagiriak instalatzen eta erabiltzen laguntzeko.

Oraindik bueltak ematen ari bazara, ez izan zalantzarik! GOIEKItikjarduera ekonomiko batean ari bazara, ziurtagiri digitala eskatzea gomendatzen dizugu, edozein izapide erraz egin eta Administrazioarekin arazorik gabe kontsulta dezazun. Denbora eta joan-etorriak aurreztuko dituzu zure negozioan jarri ahal izateko!

Data

03 Ekaina 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00