Skip to main content

Proiektua ezartzeko laguntza (Lanbide)

Proiektua ezartzeko laguntza (Lanbide)

Ekintzailea ezinbesteko faktorea da hazkunde ekonomikoa eta aurrerapena bultzatzeko, era horretan enplegu- eta aberastasun-aukera berriak sor daitezen. Horregatik, guztiz beharrezkoa da beren proiektuarekin banaka eta sozialki konprometituta dauden ekintzaileei modu integral batez laguntzea ekintzailetza prozesuaren fase guztietan.

Ekintzaileek beren enpresa-proiektua ezartzeko hainbat inbertsioei aurre egin behar izaten dute. Ondorengo aktibo finkoetan egiten diren inbertsioak, diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.

  • Eraikuntza
  • Altzariak
  • Makinaria
  • Instalazioa
  • App. informatikoak
  • Informazio ekipoak
  • erkataritza funtsa
  • Garraio elementuak*
  • Tresnak
  • Frankizia kontratuak


Inbertsio hauengatik diru laguntza jaso ahal izateko, faktura guztien batura 5.000 eurokoa baina gehiagokoa izan beharra du. Beti ere, inbertsio hauen fakturak 2021eko urtarrilak 1etik, eskaera data bitartekoak izanda.
Establezimenduaren diru laguntzaren zenbatekoa 3.500 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko. Baina eskatzailea emakumea izatekotan, zenbateko hori %15 handituko da. Eta, baita ere, ekintzailea 18 urtetik 30 urte bitartekoa bada, beste %15. Ordainketa hau aldi bakarrean jasoko du sustatzaileak, zenbatekoaren guztia izanik.


Laguntza hauek eskatu ahal izateko identifikazio digitaleko agiri bat eduki beharko da. Hiru dokumentu-mota daude:

  1.  BAKQ (NAN/AIZ, pasahitza eta koordenatuak). Ziurtagiri hori udalerriko KZ-Gunean eskuratu ahal izango da.
  2. Ziurtagiri profesionala hodeian.
  3. Ziurtagiri digitalak. Ziurtagiri hori Donostiako NANaren bulegoan eskuratu ahal izango da.


Laguntza-eskaerak aurkeztutako ordenaren arabera ebatziko dira, aurrekontu-zuzkidura agortu arte.
Diru laguntza honen amaiera data ezarrita dago, eta 2021eko urriaren 29an bukatuko da.

Informazio gehiago eta eskaera egiteko klikatu hemen.

Data

17 Ekaina 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00