Web orriak sortzeko plataformak.
Geroz eta enpresa gehiagok dute beren web orri korporatiboa, bai online salmenta-zerbitzua eskainiz, eta bai enpresa beraren jardueraren, albisteen eta abarren berri emanez.
Pandemian zehar, enpresa askok egin zuten jauzi hori, eskaintzen zituzten produktu/zerbitzuei balio erantsia emanez eta sustatuz. Horrela, bezero berri asko lortu dituzte eta komunikazioan aurrezten lagundu die.
Horretarako, lau plataforma interesgarri, doako eta erabilgarri aurkezten dizkizuegu:
1. WIX. https://es.wix.com/
Web orriak sortzeko gehien erabiltzen den plataformetako bat izan liteke Wix, plataforma honek erabilpen eta diseinu erraza eskaintzen baitu. Era askotako txantiloiak eskaintzen ditu (500 baino gehiago), eta bakoitzaren gustura edita daitezke, eremu bakoitzerako web orri perfektua lortzeko. Web orri sinple bat edo e-commerce bat sortzeko aukera ematen du.
2. WEEBLY. https://www.weebly.com/es
Weebly ezin hobea da zure web orria azkar sortu nahi baduzu. Izan ere, 3 datu soilik emanez, baduzu zure web orria martxan. Gainera, Wixek bezala, web orri sinple bat edo e-commerce bat sortzeko aukera ematen du.
3. JIMDO. https://www.jimdo.com/es/
Estilo profesional eta modernoak eskaintzen dituen plataforma da JIMDO, eta diseinatzaile, argazkilari edo online portfolioa erakutsi nahi duen edonorentzat web orriak sortzeko zerbitzu ezin hobea da.
4. YOLA https://www.yola.com/es
Yola, minutu gutxitan itxura profesionala duten web-ak sortzeko plataforma bat da. Hainbat gaietako txantiloiak eskaintzen ditu, eskaintzen den jardueraren arabera egokitzeko. Ez du inolako esperientzia edo trebetasunik behar erabiltzeko, oso intuitiboa eta sinplea baita.