Skip to main content

Enpresa jarduera sendotzeko diru laguntza. Lanbide.

Enpresa jarduera sendotzeko diru laguntza. Lanbide.

Lanbidek proiektu berriak sendotzeko laguntza eskaintzen du ekintzaile berrientzat. Diru laguntza hauek proiektu berri baten sorreran sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa gastuak ordaintzeko aukera ematen du.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEN KONTZEPTUAK:

  • Langile autonomoen kuota.
  • Komunikazio gastuak.
  • Web orrien diseinua.
  •  Aholkularitza.
  • Prestakuntza ikastaroak.
  • Negozio lokalaren errenta*.

DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

Diru laguntzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa da, gainera eskatzailea emakumea bada, zenbateko hori %15 handituko da. Eta, baita ere, ekintzailea 18 urtetik 30 urte bitartekoa bada, beste %15.

*Beharrezkoa da EJZn alta 2021 ko urriaren 30 etik dirulaguntza eskatu den egunera arteko aldian ematea.

Laguntza bi ordainketa ezberdinetan jasoko da:

  1. Lehenengo ordainketan guztizkoaren %40 ematen dute.
  2. Bigarrengoa jaso ahal izateko, non lehenengo ordainketa baina hamar hilabete ondoren jasotzen den, Lanbideri aurretik aipaturiko sei kontzeptuetan 2.500€-ko gastuak edo gehiagokoak izan direla frogatu beharra dago. Lanbidek faktura hauek onartu ondoren laguntzaren gainontzekoa ordainduko du, %60-a.

ESKAERA EGITEKO IDENTIFIKAZIO DIGITAL MOTAK:

Laguntza hauek eskatu ahal izateko identifikazio digitaleko agiri bat eduki beharko da. Hiru dokumentu-mota daude:

  • BAKQ (NAN/AIZ, pasahitza eta koordenatuak). Ziurtagiri hori udalerriko KZ-Gunean eskuratu ahal izango da.
  • Ziurtagiri profesionala hodeian.
  • Ziurtagiri digitalak. Ziurtagiri hori Donostiako NANaren bulegoan eskuratu ahal izango da.

ESKAERAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da:

  • EJZn alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta eman izanaren egiaztagiria.
  • Ondasun erkidegoa edo sozietate zibila eratu izana egiaztatzen duen agiria (hala badagokio)*

*Eskatzaileak ondasun erkidego edo sozietate zibil batean sartuta badaude horietako bazkide bakoitzak bere izenean eskabide bat egin beharko du.

ESKAERA EPEA:

Diru laguntza honen amaiera data ezarrita dago, eta 2022eko urriaren 31an bukatuko da.

Laguntza-eskaerak aurkeztutako ordenaren arabera ebatziko dira, aurrekontua agortu arte.

Informazio gehiago eta eskaera egiteko klikatu HEMEN

Data

06 Uztaila 2022

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00