Skip to main content

2023 Nobedadeak autonomoentzat

2023 Nobedadeak autonomoentzat

2022ko azken txanpan gaude, autonomoentzat oso "aldakorra" izan den urtea. Horregatik, aurten ekarri dituen berri guztien eta 2023an iritsiko direnen errepasoa egin nahi dugu.
Ordenatzen saiatuko gara berrikuntza guzti hauek - Goazen horretara!

Autonomoen kuota berria, diru-sarreren arabera
Zalantzarik gabe, 2022ko berri garrantzitsuena izan da autonomoentzat.
Negoziazioz betetako urtebete ondoren, azkenean autonomoak beren diru-sarreren arabera kotizatzen hasiko dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Horretarako 15 tramo dituen taula bat diseinatu dute. 15 diru sarrera tarte desberdinekin - non tarte bakoitzari kotizazio kuota bat esleitu diote. 


80 euroko tarifa finko berria
2023an iritsiko den beste berrikuntza handi bat: autonomoentzako 80 euroko tarifa finko berria.
Beti ere dirusarrerak sektoreko soldata minimoaren azpitik badaude, autonomoentzako tarifa finkoa 80 eurokoa izanen da.
2022an autonomo gisa alta ematen dutenek 60 euroko tarifa finkoari eutsiko diote.


Kit Digitala
Azkenean iritsi da autonomoentzako Kit Digitalaren unea. Lehenengo tartea 2022ko martxoan ireki zen, 10 eta 49 langile bitarteko enpresentzat, eta bigarrena irailean, 3 eta 9 langile bitarteko ETEentzat. Une horretan, 3 langile baino gutxiagoko autonomo eta mikroenpresentzat dago zabaldua.
2022ko urriaren 20tik aurrera, zabalik dago Kit Digitala programaren hirugarren deialdia. Autonomoen eta mikroenpresen digitalizazioa hobetzeko 2.000 eurorainoko laguntzak emango dira. Ez itxaron gehiago eskatzeko!


TicketBAIren betebeharra
Autonomoentzako betebehar berria: tiketa edo faktura bezeroei ematea. Ogasunak ezarritako legea betez sortutako tiketa edo faktura, QR irakurlea barne duela entregatuz.
Bere helburu nagusiak enpresen arteko harremanak digitalizatzen laguntzea, kostuak murriztea eta berankortasunaren aurkako borrokan gardentasuna sustatzea dira.
TicketBAI betebeharra betetzeko, software edo fakturazio programa bat, Interneteko konexioa eta ziurtagiri digitala behar dira.

Data

16 Abendua 2022

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00