Skip to main content

Aholkularitza tekonologikoko SPRI zerbitzua

Aholkularitza tekonologikoko SPRI zerbitzua

Goieki-k, SPRIrekin lankidetzan, aholkularitza teknologikoko saioak antolatzen ditu Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiko gaien inguruan. Hauek pertsona autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei bideratuak daude.

Helburua negozioak teknologiaren bidez berrabiaraztea eta aldaketetara egokitzea da, honela beraien bezeroekin konektatuago egon eta zerbitzu berriak eskaintzen hasteko aukera edukiz. Eskainiko den aholkularitza teknologikoa pertsonalizatua da, parte hartzen duten pertsonen eta mikroenpresen behar berezietara egokitua.


Eraldaketa Digitaleko ibilbide horretan, parte hartzen duten pertsona ekintzaile eta mikroenpresek gutxienez pare bat saio ezberdinetan eman beharko dute izena, eta horien ondoren banakako aholkularitza eskatu ahal izango dute eskuratutako gaitasunak sakondu edo finkatzeko.


Saioak gure bulegoetan egiten dira (NBF Eraikina- Arranomendia 5, Ordizia), 10:00etatik 13:00etara.

Urte honetan, tematika berriak dituzten saioak izango dira, horregatik, zerbitzuen katalogo berria eta azalpen bideo bat bidaltzen dizkizuegu.

Zure trebetasun eta ezagutza teknologikoa hobetzeko, jar zaitez gurekin harremanetan daukagun katalogotik, zure ustez interesgarriak izan daitezkeen tailerrak zein diren azaldu, gero gure instalazioetan programatzeko.

 

Data

19 Urtarrila 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00