Skip to main content

BIDARI lantaldea martxoko hilabetean aurkeztuko da

BIDARI lantaldea martxoko hilabetean aurkeztuko da

Datorren martxoak 21ean, BIDARI, eskualdeko negozio txikien lantaldea aurkeztuko da. Proiektu honen erronka nagusia, lankidetzaz baliatu eta haren onurak eskualdeko negozio txiki guztiei helaraztea da. Bertakoa zainduz, sustatuz eta lehiakorragoa bihurtuz estrategia bateratu baten bitartez.

Azkeneko hilabeteetan, eskualdeko udalek, merkatarien elkarteek eta Goiekik BIDARI taldearen sorreran lanean ibili gara. BIDARI, Goierriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako mahaitik sortzen da, sektore hauen beharrei erantzuna emateko, baita hainbat helburu zehatz lantzeko ere:

  • Sektoreko negozio txikietan berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea.
  • Sektoreko estrategia bateratu bat definitzea, etorkizunari aurre egiteko.
  • Herri eta negozio ezberdinen arteko elkarlana indartzea.

Aurkezpen jardunaldia Goiekiko Auditorioan izango da, martxoak 21ean, 15:00etatik 16:30etara.

Jardunaldiaren programazioa ondorengoa izango da:

  • 15:00: Ongi etorria.
  • 15:05: BIDARI lantaldearen jatorria.
  • 15:15: BIDARI lantaldearen helburuak.
  • 15:30: BIDARI taldeko kideak, lan dinamika eta 2023ko ekintza plana.
  • 15:45: Mahai ingurua: Erkuden Mendizabal Tandem Branding eta Diseinutik, Maialen Olano Migdäla arropa eta osagarri dendatik, Julen Irurzun Oreka Okindegitik eta Maite Fernandez Alquizal Inmobiliariatik, mahai inguru bat osatuko dute non negozioak profesionalizatzeko bidean aurkitu dituzten erronken inguruan, kontsumo ohitura berrien inguruan eta etorkizuneko erronkez hausnartuko duten.
  • 16:15: Kafea eta networking-a.

Aurkezpenera etorri nahi baduzu, izen ematea hurrengo estekan egin dezakezu: https://forms.gle/oTJoHy8qJ7YjzuXW6

Egin dezagun gure Goierri!

 

Data

09 Martxoa 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00