Skip to main content

Bultzatu etorkizuna, egin Goierri!

MAR 7757 3

Aurtengo urtea oso garrantzitsua da Goiekirentzat, izan ere 25. urteurrena ospatzera goaz. 1993an, eskualdeko udal, enpresa, sindikatu eta beste hainbat eragileren eskutik Goierriko Ekimena sortu zenez gero, eskualdeko egoera sozio-ekonomikoaren garapenerako eragile nagusietako bat bilakatu gara. Gaur egun 19 udalerrik osatzen dute Garapen Agentzia eta lau arlo estrategiko lantzen ditu: Industria, Turismoa, Ekintailetza eta Gizartea eta Ingurumena.

25 urtetan zehar hainbat emaitza eman ditu Goiekitik egindako lanak, besteak beste, 2000 urtean Goitur, Goierriko Turismo Agentzia, eta 2017an Goierri Valley Elkartearen, metal-mekanika sektoreko aliantza estrategikoaren, sorrerak. Ekintzailerari dagokionez 1500 norbanakori eman zaie zerbitzua, 400 bideragarritasun plan gauzatu dira eta 350 enpresa baino gehiago sortu dira. Gizartea arloan, udal mailatik kanpo geratzen diren kezka eta premiei erantzuteko konpromisoa izan dugu eta Ingurumenari dagokionez, Agenda 21 programaren bitartez, hainbat ingurumen proiektu garatu ditugu udalerri jasangarri, efiziente eta dinamikoa lortzeko helburuz.

25. urteurrenaren aitzakiaz, Agentziaren marka berritu da eta eskualdearen dinamizazio eta bultzadarekin konpromisoa azpimarratuz. 

01 GOIEKI 25URTE POS CMYK

Datozen hilabeteetan hainbat aukera izango dira Goierriko biztanle, enpresa eta eragileei Goiekik bere sorreraz gero garatutako ekintzen berri emateko. Horretarako Goiekiren irudi berriaren aurkezpena garatu da eta datozen hilabeteetan herriz herriko Erakusketa Ibiltaria antolatuko da. Zatoz ikustera!

Data

18 Abendua 2018

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00