Skip to main content

Aralar, Europar Batasuneko sarietan

3. Recording of the film in Brussels 1

“Aralar, mundua leku den lurra” pelikula, bi urtetik behin ospatzen diren Natura 2000 sarietan finalista moduan hautatua izan dela eman zuten jakitera ekainaren 2an kaleratu zen komunikatu ofizialaren bitartez. Izendapen honek, azken bi urteetan Europar Batasunean egin diren 27 ingurumen proiekturik onenen artean kokatzen du Aralarko filma. Natura 2000 sarietan bost kategoria ezberdinetako sariak banatzen dira eta Aralarren inguruko dokumentala komunikazioko lan onenaren sarirako finalista izendatua izan da beste lau proiekturekin batera.

Bost kategoria hauetako irabazleak saritzeaz gain, hiritarren saria ere emango du Komisioak. Azken hau, hiritarrek gehien bozkatutako proiektuari emango zaio. Euskal Herriko ordezkari bakarrak dira eta proiektuaren lan taldeko kideek hiritarren saria irabazteko helburuarekin, euren proiektuak ahalik eta bozka gehien lortzeko deia zabaldu nahi dute. Horretarako, esteka honetan sartu https://natura2000award-application.eu/finalist/3832, eta proiektuaren aldeko klik bat egitea eskatzen dute. Sari banaketa egunean Bruselan bertan egon nahiko luketeelako, eta horretarako zuen laguntza behar dutelako.

 

80 antzokitan proiektatu ostean, 7.000 ikusle baino gehiago izan ondoren eta Estatu Batuetan zein Euskal Herrian sariak irabazi eta gero, proiektuaren azken txanpan etorri zaie ON Produkzioak eta Landarlan Elkarteari berri ezinhobe hau.

 

Aralarko dokumentalaren helburua ingurune natural horren ezagutzan sakontzea izan da. Pelikula ikusi duen edonork jakingo du Aralar bezalako natur ingurunerek zein garrantzi duten gizartearentzat eta baita naturarentzat berarentzat ere. Honenbestez guztion erantzunkizuna da hain urriak ditugun eremu naturalak babestea eta hauen kudeaketan giza-jardueren eta natur kontserbazioaren arteko oreka bermatzea.Poster 1

Data

09 Ekaina 2020

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00