Skip to main content

EHUNKIDE, Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa sortzea Goierrin errealitate bihurtu da

Terrazan

“Ehungintza gizartean eta lan-munduan txertatzeko enpresa bat sortzea Goierrin” proiektuak helburu nagusi bat zuen: gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan zeuden eta aurreko proiektu batean trebatutako emakume-talde batekin akonpainamendu-prozesu bat burutzea, lanpostuan gaitasun gogorrak eta bigunak izan zitzaten, eta jarduera ekonomiko berri bat sortzea, Goierriko ehungintzan txertatze-jarduera ekonomiko berri bat sortuz. Gaur egun, helburu hauek guztiz gauzatu direla esan dezakegu.


Benetako lanpostuetan proiektuan parte hartzen duten lau emakumeen josketa-jardueran gaitasun teknikoak edo gaitasun gogorrak hobetu nahi ziren, eta haien gaitasun bigunak hobetu, lan eta gizarte -bizitzan modu normalizatuan integratzeko aukera izan zezaten, beren garapen profesionala eta pertsonala indartuz eta gizarte bazterkeriatik urrunduz. Baina nondik dator Ehunkide? Irakurlea proiektuaren testuinguruan sar dadin, ekimen honen nondik norakoak gogoraraziko ditugu lerro gutxi batzuetan. 2019an ehungintzako titulu profesionala lortzeko ikastaro bat antolatu eta 15 emakumek izena eman zuten beraien lan egoera hobetzeko asmoz. Titulu profesionala lortu zutenak 11 izan ziren eta horietatik 4, artikulu honetan aipatzen den proiektuari hasiera emateko prest agertu ziren. Horrela, Sarea Fundazioak, Caritasek eta Goiekik lagunduta “EHUNKIDE” tailerra martxan jarri zuten.


Proiektua abiaraztea eta pilotaje-taldea sortzea, inbertsioak egitea eta ehungintza lantegia abiaraztea, hau da, prestakuntza eta enplegu prozesua izan dira emandako pauso nagusiak. Hiru fase hauetan ekintza konkretu batzuk burutuz.


1. Proiektua abian jartzea, gauzatzea, jarraipena eta azken ebaluazioa ziurtatuko zituen gobernantza-sistema artikulatzea. Bi azpi fase definitu ziren, proiektua abiaraztea eta pilotaje-taldea sortzea. Proiektua koordinatu eta bultzatuko zuten pertsona talde bat definitu zen.
2. Inbertsioak. Pertsonei baliabide materialak ematea ehungintzako jarduera industriala garatzeko zen bigarren fase honen helburua. Lokala eta makineria egokitu ziren. Horretarako, lokala birgaitzeko lanak egin eta josteko makineria egokitu eta erosi zen.
3. Ehungintza lantegia abiaraztea. Hau da, prestakuntza eta enplegu prozesuak gauzatzea. Ehungintza modu normalizatuan martxan jartzea zuen helburu, Sarea Fundazioaren bidez, prestakuntza biguna eta prestakuntza teknikoa eta lantokiko ekoizpena konbinatuz. Nabarmen hobetu dira parte hartu duten lau emakumeen gaitasun teknikoak, eta maskarak, poltsak eta antzeko produktuak ekoizten hasi dira. Gaitasun bigunak, hala nola, komunikazioa, talde-lana, enpatia, gatazken konponbidea eta plangintza izan dira eta maila teoriko eta praktikoan landu dira. Jarduera hauez gain, taldeak SPRIk “INSTAGRAM I: zure negozioa sustatzeko estrategia soziala eta bisuala” gaiari buruz emandako ikastaroan parte hartu zuen gaur egun, “Ehunkide”-k, Instagram sare sozialean profil bat duelarik: @ehunkidesortzenbizi bertatik, eskariak jasotzeko kanal bat ahalbidetu dute.

Proiektuari amaiera emateko, ibilbidearen ebaluazio eta balorazioa egin da eta esan daiteke proiektu hau hasi zuten lau emakumeei laguntzea lortu dela, zehazki, gaitasun teknikoak eta bigunak hobetzeko. Proiektu hau Goieki, Caritas eta Sarea fundazioarekin batera garatu da eta Fundación Emplea-ren eta Prospektikerren laguntza teknikoa izan du, baita Gipuzkoako Foru Aldundiarena ere.


Eskerrak ematen dizkiegu proiektu honetan parte hartu duten guztiei, bailarako etorkizun eta ongizatean aletxo bat jarri baitute.

 

Ekin eta egin!

 

Instituzioak

Data

01 Martxoa 2021

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00