Azaroaren 26an Kudeaketa Orokorreko Formakuntza Planaren bigarren tailerra emango da: urteko plana, helburuak eta kudeaketa adierazleak. Tailerrak bost ordu iraunen du eta Goiekiko instalazioetan emango da, Goierri Eskolaren eskutik.

2021eko ekainaren 30ean, “Kudeaketa Orokorra” izeneko prestakuntza jarri zen abian, lehen tailerra eginez: Plan Estrategikoa. “Kudeaketa orokorra” prestakuntza-planak Berrabiarazi proiektuan identifikatutako behar bati erantzuten dio, zehazki, kudeaketa-gaiak gauzatzeko gaitasunari.

II. Tailerra: Urteko plana, helburuak eta kudeaketa adierazleak.

Ikastaroa: Kudeaketa Orokorra Formakuntza Plana, Goierri Eskola.
Iraupena: 5h.
Ordutegia: 08:00etatik 13:00etara.
Eguna: 2021eko azaroak 26.
Kokapena: Goieki, Arranomendia, 5, 20240 Ordizia.
Norentzat: Enpresaren kudeaketan ardurak dituzten zuzendariak, arduradunak eta teknikariak.
Helburuak: Urteko plan batean kudeaketa-helburuak definitu eta hedatzea, eta horien jarraipena egitea adierazleen panel baten bidez.
Edukia:

  1. Urteko planaren urteko helburuen definizioa
  2. Planaren hedapena
  3. Adierazleen panela ezartzea
  4. Urteko planaren jarraipena, neurketa eta hobekuntza.

Kostua: Doakoa. Eskualdeko udalek Berrabiarazi proiekturako egindako ekarpenekin finantzatu da.

Tailer honetan parte hartu nahi baduzu eman izena HEMEN.

Hurrengo tailerrak:

III tailerra: Urteko Aurrekontuak eta Altxortegi Plana. Abenduan aurreikusten da.
IV tailerra: Gaitasun eta Balioaniztasunaren Kudeaketa. 2022ko urtarrilean aurreikusten da.
V tailerra: Irudiaren Kudeaketa. 2022ko otsailean aurreikusten da.

Egin dezagun gure Goierri!