2022ko urtarrilaren 26an Kudeaketa Orokorreko Formakuntza Planaren IV. tailerra emango da: Gaitasunen eta Balioaniztasunaren kudeaketa. Tailerrak bost ordu iraunen du eta Goiekiko instalazioetan emango da, In Group-en eskutik.

IV. Tailerra: Gaitasunen eta balioaniztasunaren kudeaketa.

Ikastaroa: Kudeaketa Orokorra formakuntza plana.

Iraupena: 5h.

Ordutegia: 08:00etatik 13:00etara.

Eguna: 2022ko urtarrilak 26, asteazkena.

Kokapena: Goieki, Arranomendia, 5, 20240 Ordizia.

Norentzat: Enpresak kudeatzen dituzten profesionalentzat.

Helburuak: Pertsonen kudeaketa eraginkor eta integratzailerako funtsezko elementuak identifikatzea.

Edukia:

  1. Lidergo egokirako funtsezko gaitasunak.
  2. Talentua identifikatzea eta garatzea.
  3. Pertsonen kudeaketako jardunbide egokiak.

Kostua: Doakoa. Eskualdeko udalek Berrabiarazi proiekturako egindako ekarpenekin finantzatu da.

Tailer honetan parte hartu nahi baduzu eman izena Izena eman botoiean klik eginez.

IZENA EMAN

Hurrengo tailerrak:

V tailerra: Irudiaren Kudeaketa. 2022ko otsailean aurreikusten da.

Egin dezagun gure Goierri!