Zure negozio propioa irekitzea erabaki ausarta da, hasieratik ideia bat garatu behar duzu, besteengandik bereizteko modua bilatu eta balizko bezero horiek erakartzeko ikusmina sortu behar duzu.

Zer lortuko duzu formakuntza honetan?

Zure marka nola eraiki behar duzun oinarrizko ezagutza.

Sortua duzun marka aztertu eta hausnartu.

Marka eraikitzen eta indartzen jarraitzeko irizpideak.

Norentzat: Goierriko merkatari, ostalari eta zerbitzuei dago zuzendua.

Hizlaria: Erkuden Mendizabal, TANDEM-eko marka estrategia kudeatzailea.

Iraupena: Formakuntza bi saiotan gauzatuko da, 2h saio bakoitzak.

Ordutegia: 14:00etatik 16:00etara.

Egunak: 2022ko maiatzaren 16 eta 23, astelehenak.

Kokapena: Goieki, Arranomendia, 5, 20240 Ordizia.

Edukia:

Maiatzaren 16

Zer da Branding-a?

Zuen markaren munduan murgilduko gara:

Barne hausnarketa.
Kanpo hausnarketa.
Kontsumitzaileak.
Identitate bisuala.

Maiatzaren 23

Hitzezko identitatea.

Zure marka lanean jarriko dugu.

Kostua: Doakoa. Eskualdeko udalek Berrabiarazi proiekturako egindako ekarpenekin finantzatu da.

Formakuntza honetan parte hartu nahi baduzu, egin klik HEMEN eta bete formularioa.