logoaHelbidea: 1 Errepide Nazionala, 24, 4.B. 20250 Legorreta

Telefonoa: 629210952 / 636916374

E-maila: iHelbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Web-a: www.dar-dar.eusww.dar-dar.eus

  

ZER DA DAR-DAR PRODUKZIOAK?

• Gizarte ekimenezko kooperatiba bat gara. Artea, kultura eta gizarte ekintzaren bidez inguruko beharrei eta behardunei erantzuteko kezka eta konpromisoa dugu.
• Irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat gara. Gizakia eta gizartearen beharrak eta garapena ditugu helburu nagusitzat.
• Komunitateko partaide guztien giza eta kultur hazkuntza garatu nahi ditugu.
• Gizaki bakoitzak bere irizpide propioa edukitzea, eta gizartean integraturik gizarteari laguntzea da gure erronka.
• dar-dar produkzioak zerbitzu publikoa eskaintzeko nahia argia duen gizarte ekimenezko kooperatiba bat da.

ZER EGITEN DUGU?

Gure lanarekin errealitatea eta mundua aldatzen ahalegintzen gara, argi baitugu hobeak izan daitezkeela. Artea, kultura eta hezkuntza dira gure lanabesak eta gizartea da gure landa eremua.