Logoa KIMETZHelbidea: C/Santa María, 4-1 20240 Ordizia

Telefonoa: 943887257/943084044

E-mail-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Web-a: www.kimetz.kzcomunidades.net

  

Zer da Kimetz?

Kimetz Oridiziako emakumeen elkartea da eta 1993 urtean sortu zen. Bere helburu nagusiak ondokoak dira:

  • Gizonezko eta emakumezkoen arteko diferentziak ezabatzeko lanean jardun, egiazko berdintasuna lortzeko
  • Berdintasunean oinarrituz, gizarteko eremu guztietan emakumezkoen erabateko parte hartzea lortu
  • Emakumezkoen kalitatea hobetu, beste gizarte talde batzuekiko solidaritate, inplikazio, parte-hartze eta kooperazio baloreak eta gaitasunak sustatuz, sareak sortu eta indartuz

Helburu hauek lortzeko, gure proiektuek emakumeen lana eta hauek egungo gizartea hobea eta bidezkoagoa izan dadin egiten duten ekarpena balioan jarri eta ikustaraztera bideratzen dira. Emakumeen aurkako indarkeriaren gaiari sentsibilizazio kanpainak, prestakuntza, etab. landuz heltzen diogu.

Burutzen ditugun lan guztietan genero ikuspegia txertatzea oso garrantzitsua da guretzat, emakumezko eta gizonezkook bizi dugun errealitatea beste era batean aztertu eta ulertzeko. Genero ikuspegiak desparekotasun egitura eta erlazioek nola jokatzen duten eta gizon eta emakumeen eguneroko bizitzan zein eragin duten ikustarazi eta aztertzeko beharrezko tresna eskaintzen digu.
Emakumezkoen ahalduntzea, bakarkako zein taldekoa, lantzen dugu, parte hartze sozial eta politiko handiagoa lortzeko.

Sarean egiten dugu lan udal mailako zein eskualde edo lurralde mailako elkarte eta erakundeekin.

Zer egiten dugu?

Aurrez aipaturiko guztiaz gain, Kimetzek urte batetik bestera alda daitezkeen hainbat jarduera burutzen ditu. Dena den, jarraian jarduerarik garrantzitsu eta egonkorrenetariko batzuk aipatzen dira:

  • Emakumearen Egunarekin lotutako ekintzak (kontzentrazioak, ipuin-kontaketak, bideo-foruma, kafe-kontzertua, margolariak kalean, afaria, etab.), genero indarkeriaren aurkako ekitaldi eta jarduerak (hitzaldiak, prestakuntza, kontzentrazioak, genero indarkeriaren aurkako katea, etab.), ...
  • Literatura tailerra eta literatura tertuliak (hilean behin) irakurketa eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko
  • Tertulia dialogikoak Jakintza Ikastolarekin elkarlanean, non erakunde eta elkarte ezberdinek parte hartzen duten
  • Ipuin-kontaketa lehiaketa (urtero)
  • Pilates tailerra

Emakumezkoek gizartera egin duten ekarpena balioan jartzeko burutu diren jardueren artean ondoko lanak azpimarra daitezke:

  • Emakumezkoek Ordiziako Historian egin duten ekarpena
  • Goierriko emakumeengatik eta emakumeentzako hausnarketa eta ekintza, Topaketa irekiak
  • GEA: proiektu honen helburua Goierriko emakumeek berdintasunaren inguruan dituzten kezkak eta emakume elkarteek kezka hauei erantzunez betetzen duten funtzio soziala azaleratzea da
  • Emakume baserritarrek Ordiziako azokara egiten duten ekarpenari buruzko lana
  • 22 urtean zehar Kimetzek burutu duen lanaren bilduma

Azkenik, genero berdintasunaren aldeko foro ezberdinetan parte hartzen dugu (Ordiziako Berdintasun Batzordea, Gunea- Gipuzkoako Berdintasun Foru Kontseilua, Emakundeko Aholku-Batzordea, Hiri Hezitzailea).